XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

16 kantari profestionalek osotzen düan taldea da "Eüskaldunak kantari".
Baionako herriko ideia batetarik partitürik, abesbatza profesional baten montatzera erabaki düe azken urte hontan eta bere lehen kontzertüak emanen dütü.
Jordi Freixa müsikologoaren zuzendarigoa pean, Eüskal Herri osoko 16 kantari biltzen dütü talde honek. Oro hortaz bizi direnak.
Eüskal kantoretegiko errepertorioaz gain, beste kantore zonbait ere emaiten dütüe 5 botzetan, Galizia ala beste güne zonbaitetakoak adibidez.
20 minütaz emazteak baizik ari dira, beste 20 minütaz gizonak eta ondotik oro alkarrekin.
Igante hontan arrestiko 4ak30tan hasiko da ordüan Altzürüküko elizan, sartzea 15 eurotan.

Johane Carricaburu "Lapistoi" antolazaleak xehetarzün haboro emaiten deizkü : 

Previous Next

Telebista emankizün bat izan da Xiberoko kültüra eta ekonomiaz; Johañe Etxebest, Joana Etxart, Peio Quihillalt eta Maider Larrory ziren kümitak.

Bestalde beste hainbat erreportaje ere entzungei ziren Eleketa erakusketarik hartürik.

Emankizüna:

2007an Xiberoko jente hanitx galtozkatürik izan ziren, bai kültüra, ekonomiaz (espartingintza, laborantxa, artzaingoa, bortüka..).

Euskal Kultur Erakundeak erakusketa bat plantatü dü Mauleko mediateka eta ondarearen etxean: Eleketa izenekoa.

Hau azaroaren 4a arte baizik ez date heben!!!

Previous Next

Neskenegünean San Frantses lizeoko kirol gelan hitzordüa düzüe Bilabal taldeko 9 müsikalariekilan. Haiek folk dantzak eta eüskal dantza jauziak emanen dütü eta proposatzen düe algarrekin momentü hontaz gozatzea.
Hein handiko musikalariak dira eta jadanik Europa osoan kuritürik dira arrakasta ejerra bildüz Bilakako dantzariekin.

Jokin Irungarrai :


Hitzordüa 15etan dantzen ikasteko, 19etan züntzür bustitzea eta 20ak30etan dantzaldia. Izena emaiten ahal da ikastaldian deitzez 06 75 21 74 92. Sartzea 10 eurotan gehitientako 5 euro estüdiant eta erretretadünentako eta 20euro ikastaldi eta dantzaldiko.
Previous Next

Igaran asteazkenean,barkoxe bizi alkarteak gaüaldi bat antolatü dü 2 antrhopologue eta barkoxtarren jüntatzeko.
Helbürüa zen Barkoxeko biziaren aipatzea eta komparatzea 50 urte diferentziarekin.
Emazteen leküa, 1974 eko pastorala bai eta ere Etxahun Barkoxeren bizia aipatürik izan dira.
Ikusteko manerak ez ziren beti berrak antrhopologoen eta herritaren artean, eta desadortarzün zonbait agertü dira.
Orrokorki herritarek gaüaldi goxo bat igaran düe, eta beste ikus püntü bat ezagügütü.

Gaüaldi hortarat joan gira :

6. diska elkitzen dü Jean Michel Bedaxagarrek

Erresiñola izeneko diska elki berri du Jean-Mixel Bedaxagar-ek. 6garren diska dü, lehena düala 40 urte justo grabatürik izan zelarik.
Diska hortan Errege Belda akordeoi joileak lagüntzen dü bai eta Juan Mari Beltran, txirula Kornemusa eta beste instrumentü zonbaitekin.
Erresiñola izena düan diska hortan 15 kantore badira, ahaide berri zonbaitekin, Xalbador-en Esperantza gabeko amodioa testua musikatü beitü.
Hortaz gain, Alienor pastoraleko hontü zütüan kantore zonbait entzüten ahal dira ere.
Elkar argitaletxearekin argitaratürik, oraidanik goiti salgei da .
Jakin ere azaroan Urdiñarben kontzertüa eman gei dü, data finkatü ondotik xiberoko botzan jakinaraziko deizüegü.

Jean Mixel Bedaxagar :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan