XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Ostiraletik aitzina Sibastarrak pastoraleko leküak salgei dira

Sibastarrak Urdiñarbeko pastoralaren leküak üztailaren 7tik danik salgei dira.

Madalena eta Jean de Jaureguiberry-en istoria kuntatüko dü aurten Urdiñarbeko pastoralak

Helloasso webgünean begiatzen ahalko dira leküak.

Euskaldüna ostatüa maulen, Piellania ostatüa ATharratzen, Muskildiko Xisterra  ostatüa, Donapaleüko la ferme souletine Garaziko Paris-ean eta Baionako elkaren ere edireiten ahalko dira.

3 aldiz emanik izanen da pastorala aurten, 1700 leküekin aldikala.

15 euroko sartzea begiatü da eta dohainik 12 urte pekoentako abisatzen bada aitzinetik.

Sibastarrak pastorala uztailaren 30ean, agorrilaren 4ean eta agorrilaren 6ean iganen da

Lüxi Aguergaray eta Peio Bedecarrats antolazaleak: 

Patrick Lousteau eta Maider Bedatxagar süjetak: 

 

Previous Next

Astobelarra alkarteak leküko idazleen lanak argitan ezarten dütü.
Azken berrikuntza « Marie n’a plus d’amis » deitzen da, Caroline Herreraren izkiribüak, Laure Gomezen marrazkiekin batürik dira.
Biltzar nausia egin düe igaran astebürüan, lehendakariaren kargüa Caroline Herrerak dü hartü.

Marjorie eta Caroline:

Previous Next

Urte oroz bezala üda bürüa ala urteko egün lüzena ospatürik izanen da Jondane Johane-ren süer esker.
Usantxa zahar hori galdü zen xiberoan, bena azken 20 urte horietan süa eta üsantxa berrizpiztü dira gero eta güne haboretan.
Egün famatü hortan süak piztürik dira Xiberoko mendi hanitxetan, eta gaüaldiaren denboran kantore bat eta dantza bat emanik dira süaren üngürüan;
Jondane Johaneren ospatzeko hitzordüa Ostirale huntan :

- Betzülan (Larrainen), Zalhagainen (Bostmendieta altean), Lümendi (Ozaze), Gaztelütxaga (Ürrüstoi-Larrabilen), Xardekan (Gotainen), Mehaltzün (Pagolan), Ahargon (Barkoxen), Organbiden (Oztibarreko mendian) eta San Antonin (Müskildi
Eta asteazkenean maidalenan

Mixel Etxekopar :

Previous Next

Neskenegünean denbora ejerra lagün Basabürüan eta Pettarran bizikletaz, hoinez edo autoz ikastolak üken dütüan egongia desberdinetarik igan dira.
Basabürüko üngütolat eramaiten zütüegü :

Gaüaldiko bilana egin dügü Maika Etxekopar antolazalearekilan :

Previous Next

Arramaiatzaren 21 ean müsikaren bestarentako Xiberoan ere kontzertü badate.
Zinkak antolatürik, gaüaldia 7 orenetan LALALAk ekilan hasiko da plaza gizon ostatüan eta ondotik 8o renetan poteoa euskaldunalat joanen da, 9tan kontzertüak hasiko dira Baztanetik Petti kantaria jinen da eta ürrentzeko Zinkaro müsika taldea badirate.
Ostatüen üngürüa egin ondoan, kontzertüak Zinkan eginen dira denbora gaixtoarengatik.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan