XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Ainerak festibalaren 3. alea zen aste ondar hontan Maulen. Ostegünean hasirik, zineman dokümental batekin, müsikaz, dantzaz eta antzerkiaz gozatü ahal üken düe Maulera hüllantü den püblikoa. Momentu azkarrenetan, neskenegün goizan afrikar dantzari leküa ützirik izan zaio eta arratsan migrante zonbaitekin prestatütako antzerki bat estreinatü düe. Taping Tapong konpaniako Bertrand d’Hulst-ek errejentgoa lanak eginik, 4 hilabete ezarri dütüe honen prestatzeko. Iganteko bazkariaren ondotik joan gira püblikoaren gana, festibalaz ze maitatü düen galtegitez :


DBertrand d’Hulst Taping-Tapong eko errejenta :
Previous Next

Bretaniako 30bat gazte Athereirat jin dira Barkoxe, Atharratze eta Ligiko dantzariekin aste baten iragaitera.
Talde bakotxak bere herriko dantzak erakutsi dütü besteari. parada izan da ere xiberoaren bisitarazteko bretaniako gazteer .

Bestalde, ez ahatz astelehenean (maiatzaren 8an) dantzari ttiki Atharratzen dateala, ipar Eüskal Herriko dantza eskolak bildüko dira. 9 orenetarik arrestiko 5 orenetarat.

Athereiko arrabotüalat hüillantü gira:

 

Ziberouko egunariak nümerizatürik

Urte oroz elkitzen ziren 1887tik 1914eala « Armanak Uskara edo Ziberouko egunaria ». 40 orrialde dütü bakotxak oro eüskaraz idatzirik eta urte berriko egütegiaz gain, hainbat aipamen badütü : laborantxa, erlijionea, pelota, politika, eüskara…
Garaian eliztiarrek edo xuriek züen eramaiten hau. Xiberotar ejer batetan idatzirik dira, eta hainbat galdürik diren hitz agertzen dira. Adibibdez kristautarzünak kanbiatü lehenagoko hilabeteen izenak agertzen dira.
Lan hau Sü Azia alkarteak dü eraman Euskaltzaindiarekin.
Euskaltzaindiaren webgunean edireiten ahal dira oro. https://www.euskaltzaindia.eus/component/bildumak/?task=almanakaHome&Itemid=1770
Marcel Bedaxagar Sü Azia alkartekoa :

AINERAK festibalaren hirugerrena aste ondar huntan

AINERAK festibalaren hirugerren edizionea horra da aste ondar huntan mAULEN.
Ostegünetik aitzina programa aberats bat eskinik da.
Ikusgarri, kontertü eta mahain üngürü izanen dira lau egünez orotarat.
Egünaldi nausiak ostiralean eta neskenegünean izanen dira.
Aurten afrikako migrazionea aitzinean ezari nahi da.
Hortako migrantek lantürik ikusgarri bat emanik izanen da, hanko dantzen ikastaldi bat eta hanko apaidü bat proposatürik izanen dira.
Programa osoa agertzen da mauleko hiriaren webgünean

 

Mathilde Baqué Mauleko kültüraz axolatzen den langilea: 

Previous Next

Xiberua kantüz urte oroz Xiberoko zohardia kültür alkarteak antolatzen düan hitz ordüa igante huntan da.

Iragan urtean Benito Lertxundiekin bestatü bazen, aurten « altzükütarrak » taldearen 40 urteak bestatüko dira.

Alte vocce izeneko Kortsikar talde bat jinen da ere, eta parada hortan mezperan eztabada baten antolatzera deliberatü dü alkarteak Atharratzeko Prefostan

Kantorea eta mintzajearen lotüra , bena ere bakotxaren geroa kOrsikan eta Xiberoan barnatüko dira.

Hitz ordüa 8tan neskenegünean Atharratzeko prefosta ostatü kolektiboan

 

Dominique Epherre: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan