XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Axut! konpaniak eüskarazko sorkuntzaren süstatzea dü helbürüa. ALdi hontan gure historia barnatü nahi züen ere, Zaldibarreko hondarkintegiko istripüa aipatüz.

"Hondamendiak" antzezlanan langileen lan baldintzak, gure kontsumo manerak, covid denborako ondaramenak eta ihauteak dütü aipagei eta galtozkatzen.

Ostiralean, martxoaren 3an, %aule Baithan dirate gaüko 8ak30tan Xiberoko ikastolen urtebürüko.

Ximun Fuchs, taula züzendariarekilan mintzatü gira :

Previous Next

Reggae müsikarekin Zinkako mürrüak ikara ziren iragan astean.
« Baga biga »-rekin laneginen düe oraitik aitzina : hau kontzertüen datetaz ardüratüko da. Eüskal herriko talde famatü hanitx Bizkaiako Baga bigarekin lanean ari dira, Huntza edo esne beltza bezalakoak.
Diska berri bat ere bidean da, üda huntako kontzertüetan kantore zonbait iseatüko dütüe mentüz.
Horien aipatzeko Zinkarat hüillantü da Maider Hoqui, Pette Jaragoihen eta Txomin Dhers: 

Irulegiko esküa presentatüko da Altzürükün

Irulegiko esküa lehentze presentatürik izanen da iparraldean !!
Nafarroko Irulegi mendian « Irulegiko eskua » izeneko bronzezko esku bat atzaman ziren 2021an Aranzadi ikerketa arkeologiko Alkartekoek.
2100 urte dütüan huntarzün bat, eüskarazko ezkibü batekin gañen zizelkatürik.
Altzürüküko Xiberoko herrialat jinen dira horren presentatzeko harreman berezia beitüe xiberoko herri hunekin.
Ber mementoan, biharamenean Mauleko maskaradak emanen dira aste ondar kültüral baten eraikitzeko ideiarekin.
Hitz ordua ostiralean 8tan herriko salan
Mattin Aiestaran aztarnategiko ikerketen zuzendariarekilan mintzatü

 

Dominique Epherre eta Johañe Carricaburu: 

Mattin Aiestaran: 

Previous Next

Ostirale arratsan kaiderak gehitü behar üken dütüe hainbeste jente beitzen Altzürükü gelan.

Euskal Herri osotik jinik zen jentea.

Oren batez Mattin Aiestaran Irulegiko indusketa zuzendariak argiki eta sinpleki esplikatü dü "atzamaite" hori nola eramanik izan zen.

Gaüaldiko bilana heben:  

Mintzaldi osoa: 

Giltzak:
Previous Next

Urte bat « apero molière »n ondotik, Tokiak bere antzerki berria estreinatzen du !
Mété-k züan pentsatü « Le malade imaginaire » Molièren azken antzerkia « one man show » gisan emaitea, Argan-en testua baizik baliatüz.
Urte oso batez hilabetoroz publikoarekin jüntatzen ziren, Mété eta Michel Foucher antzerkilaria « apero molière »etan.

Mété eta Michel Foucher :


Lan kolektibo honen ondorioa ikusgei date neskenegünean Maule baithan arratseko 9onetan. Lekuak aitzinetik hartzen ahal dira herriko etxean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan