XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Txomin Peillen zentü da

Txomin Peillen eüskalzain xiberotarra eta idazlea zentü da.

Huna egin geneion azken elgarrizketa lüzea :

Previous Next

Igaran astetik geroz Gonzalo Etxebarriak Uztaritzeko Ttok galerian pausatü dütü bere koadroak.

Bolumen ttipietatik hasi nahi zen aldi hontan pertsonaje misteriotsü zonbaiten sortzeko. Buztina lantü ondoan, formak kolore gama berritü batekin oihalan ekarri dütü, gris eta holli desbardinak erabiliz.
Erakuska ikusgei asteazkenez egünaldi osoan, astehart arratsez 5onetarik 8onetara eta ostegün arrestiez 3orenetarik goiti.

Gonzalo Etxebarria :

Previous Next

Mauleko herriko gazteek aurten maskaradak emanen dütüe bedatsearen jinarazteko.

Emanaldiak oro arrestiko 3ak 30tan hastekoak dira.

Urtarrilan
             15ean : Maulen (Lextarreko plazan)
              22an : Atarratze
              29an : Pagola
Barantailan
              5an : Mendikota
              11an : Gamere (Neskenegünez)
              19an : Ürrüstoi
              25ean : Altzürükü (Neskenegünez)
Martxoan
              4an : Muskildi (Neskenegünez)
              11an : Idauze Mendi (Neskenegünez)
              19an : Zalgize
              26an : Urdiñarbe
Apirilan :
              2an : Larraine
              9an : Barkoxe
              16an : Sohüta (Hokin)
              22an : Maule (Maule gaineko arrabotüan)

Itxaro Borda euskaltzain oso!!

Düala 50 bat urte idazten hasirik, pastorala, kantore, kronika, eleberri, saiakera eta beste idatzirik; berriki Xarles Bidegain-en ordari gisa euskaltzain oso izendatürik izan da.

Zentako idazten düan, zentako eüskaraz, eüskara eta eüskaltzaindiari zer ekarri nahi lükian eta beste kontatzen deikü:

AINARAK filma Maulen hedatü da lehentze

60 bat jente « AINARAK » izeneko film dokümentalantako !!

Euskal herriko üngürüa egiten dü dokümentalak aineren istoriaren kuntatzeko.

Ainerak 19. Mentetik aitzina nafarroatik xiberoarat bidajea egiten züen urte oroz lan atzamaiteko espartiña egile gisa.

Lehentze zen hedatürik filma Xiberoan.

Anne Etchegoyhen-en botza entzün da filmaren denboran bena ere ondotik bi kantore eman beidütü.

Orai berriz ikusten ahalko da dokümentala

 

erreportajea: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan