XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« xiberoko maskaradak » Beñat laborderen argazki erakusketa Mauleko mediatekan ikusgei !!

Atharratztarra Xiberoko maskaradetan gainti ihautetako memento berezi horien argazkiz kaptatzen laket da.

Bai beltzak bena bai eta ere dantzariak bere dantzari ohi begietarik deskubritzeko parada da.

Barantailaren 11ealat arte bada, Mauleko mediatekan,  erakusketa koloretsü honen ikusteko.

Eia zonbait arrezagützen dütützüenez ?

Bere azken argazkien ikusteko: https://laborde.piwigo.com/

Beñat Laborde:

Previous Next

Neskenegün gaüan Battitta Berrogain errejentak eta Maritxu Negeloua idazleak kargüak banatü dütüe.

De Jaureguiberry anai-arreben kargüan izentatürik izan dira Patrick Loustau eta Maider Bedaxagar :

Battitta Berrogain :

Previous Next

Ospakizün frankoren artean kantaldi handi baten antolatzea erabaki dü ikastolaren 50 urteen animazio taldeak.
Neskenegünean Sohütako elizan 8ak30tarik harat lehenko etxeko, ikasle eta oraiko aitetama behatzeko parada dükezüe.

Ikastolak kantagintzarekin düan harremana barnatü dügü Oihana Larradabürüekilan :


Kantarien artean : Pette Liguetx eta Petti Galant, Teja eta Ximena Quihillalt, Maika Etxekopar eta Claudine Arhancet, Mixel Etxekopar, Oilarrak, Lumendi eta Xiberootseko Pette eta Jon.
Previous Next

Pastoralarentako 12 urtez egüki behar dela ikustez eta maskaradentako aski gazte ez dela, 5 herriek erabaki düe ospakizün baten montatzera.
Albadakak egitera düe pentsatzen, hau xiberoko hainbat herrietan egiten zena 70.hamarkadala arte :  Gazteak, maskatürik urtarrila urrentzean, tripot, lükainka eta arraultze biltzera joaiten ziren ordüan etxez etxe. Ihauteen ospatzeko manera bat.
Liginaga, Hauze, Etxebarre, Ligi-Athei eta Lexantzuko herritarrek hortarik partitruik, dagun urtarrileko zerbait montatüko düe.

Xehetarzünak Johañe Etxebest eta Peio Quihillalt-ekilan :

Previous Next

XAMPEK neska talde gaztearen iniziatibatik sortü da gaüaldia.
Badü urte zonbait kantaldietan parte hartzen düela, aldi hontan 2 alkarteen süstengüz kantaldi baten antolatzea deliberatü düe.
Elbarritüak lagüntzen dütüen Kanpoko “Frantsesenia IME-a” eta Mauleko “Algarrekin bizi alkartea” dirate süstengatürik gaüaldian bildü sosekilan.
XAMPEK taldearentako: Mailen Hontaas, Marina Buturini, Maialen Urutiaguer, Ana Iraola eta Clara Borthaire-k kantatüko düe.
Hitzordüa barantailaren 4 an neskenegünarekin, arratseko 7ak30-tan Muskildiko elizan, ondotik pastetx, ostatü eta kantatzeko parada prefosta!

XAMPEK taldea eta kantaldia aipatzen deiküe Ana Iraola eta Mailen Hontaas-ek:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan