XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« Festibalerat » alkarteak antolatzen düan "Hitza hitz" festibalak bere zankoak plantatüko dütü Maulen ondoko aste-undarran, setemeraren 23 eta 24an.

Jai alai aitzineko sohoan 2 eszena, 20 musika talde eta 100 bat lagüntzailekin 3 000 pertsona egükitzen dütüe antolazaleek.

Xehetarzünak Zachari Guilemen alkarteko lehndakarietarik batarekilan :

Jakin aitzin salmentak beti zabalirik direla helloasso webgünean edo orano Xiberoan üsatüzko sal günetan.

Masterclass'ean lehen 30 ikasleentako lekü!!

Ikasturte berri honentako dantza kurtsoak arra abiatzen dira.

Lizeoko ikasleentako eginik da hau eta lehen eta terminalentako süstut!!

Berritza alkarteko Graxiana Castillon:

Izen emaiteko lehen hitzordüa neskenegün goiz  hontan Mauleko alkarteen egünean, arrabotü gibelean.

Giltzak: ,
Züen botza hobetü Basabotzak alkarteari esker

Igan urtean sortürik, Claudine Arhancet kantari kantore kurtsoak proposatzen dütü. Izan talde handietan, bakarka, binaka edo hirunaka, Basa Botzak izeneko alkartearekin proposatzen dütü horik Basabürüan eta Pettarrean.
Botza muskülü bat izatez, honen hobetzea posible da, bai gorago edo azkarrago kantatzeko, bena ere botzaren ez hausteko.

Setemearen 10etik 25eala kurtso desbardinak proposatuko dutu nahiantek eseia dezen eta egiazko sartzea urrietan datekealarik.

Claudine Arhancet-en gana joan gira :

Kontaktatzeko : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

06 23 77 69 47 edo ere facebook en bidez

Previous Next

Dantza, antzerki, mintzaldi badateke zer ikus eta entzün !

Lehen hitzordu nausia setemeraren 17an izanen da « ondarrearen egunaren » kari abiatzea emanen beitzeio sasu kültüralari.

Clément Pottier :

Previous Next

Nula sortzen da gure nortarzüna edo pertsonalitatea ? Galto honi arrapostü baten txerka ebili da Elsa Oliarj Ines aloztarra.

2014an Sohütako eperra ikastolan sartü ziren 19 haur 8 urtez jarraiki dütü, ama eskolatik kolegio sartze egüna arte.

Dokumentala serie moldean muntatürik izan da, lehen 3 puzkak lehentze erakutsirik izanen dira neskenegünean Mauleko zinema gelan gaüko 8ak30tan Xiberoko ikastoln presentziaren 50.urteentako.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan