XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberoots-ek bideo klip eta kantore berri bat elki dü

Seteme ürrentzean iganen den Hitza Hitz festibalaren kari, kantore bat eta bere klipa grabatü dü Xiberoots taldeak. Klipa maulen grabatürik izan bada kantorea Jeremy Garat-en estudioan Sohütan eginik izan da. Gatom, Bermeoko kantariarekin ari dira hortan. Bi taldeak ariko beitira Hitza hitz festibalan. Maulen datekeana Setemearen 23eta 24an.

Azken lan hau aipatzen deikü Pette (xiberootsekoak) eta Zachary-k (hitza hitz festibalekoak) :

Previous Next

Üda osoan Eüskal Irratietan talde desbardinak lehian dira aurtenko ONGI ETORRI LAGUN joküaren finalealat heltzeko.

Aste hontan  « Antton pirulero » ekipako Negeloua familiako Maritxu, Gillen eta Xabi. Beren etzian « Urdaiazpiko kroketak » ekipako Leire, Miren eta Jugatx, aste batez Xiberotarraren ikasteko Xiberoko AEK-ako ikastaldian zirenak.

Emaitza Antton Pirulero 38 - 33 Urdaiazpiko kroketak

Idien kanbiatzeko, jokü osoa beha ezazüe heben:

Previous Next

Robert Larrandabürrü « Pipas »-ek « Xiberoako xendak » izeneko gida elki berri dü Sua argitaletxea eta Elkar-ekin alkarlanean.

Hatsarrean Allande Socarrots-ekin xedea abiarazi züen. Barnen basabürüko, arbailetako eta pettareko ebilbideak adin eta maila güzientako.

Xehetarzünak billdü dütügü :

Mauleko gaztelüaren bisitak hasirik dira üdarentako !

Asteazken oroz iragaiten dira arrestiriko 6-etarik goiti Maule Gainetik abiatüz. Helbürüa da apepres oren bateko bisita eta gero, jenteak Maule Gaineko merkatüalat joan ahal izaitea.

Bisita hortan, turistek eta lekükoek, gaztelüaren historia deskubritzen ahalko düe. Aurten Joel Larroque 1642-an agitü den hiltze baten gainen konzentratü da. Horrek permititzen dü püblikoari istorioan sartzea hiltzailea, bere egiteko manera… txerkatüz. Horrek bisita animarazten dü gaztelüaren eta Xiberoaren historia ber momentüan bermatüz.

Hori esplikatzen deikü Joel Larroque-k :



Izenaren emaiteko : https://boutique.otpaysbasque.com/visite-soule/visite/visite-guidee-mauleon-et-chateau

 

Previous Next

Urtoroz bezala xiberoko artistak eta beste leküetako kantari, dantzari edo antzerkilariak jüntatzen dira Hebentik alkarteak antolatü « Hebenko eta hanko » hitzordüan.

Aurtenkoarentako xehetarzünak Michel Etxekopar antolazalearekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan