XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Bi urte oroz bezala Hebentik alkarteak filma hedatze festibal bat antolatzen dü Xiberoan gainti.

Herriz herri kurituko da azaroaren 12tik 25ilat llabür eta lüze metraje proposatzez.

Xiberoa dantza lürralde bat izanki aurtenkoan dantzari interesatüko da « xiberoa zinez » festibala mündüko dantza sorkuntza proposatzez, hip hop eta klasiko estiloak nahasiz.

Mixel Etxekopar :

Previous Next

Xiberoko botzaren 40 urteak ederki bestatü dira Muskildin aste ondar huntan !!

300 bat jente hüllantü dira, Joseba Tapiaren kontzertüa eta kantaldi handiaren behatzeko.

Parada zen  xiberotarrentako bena beste euskaldunentako ere beren etxekimendüaren erakustera irrati ttipi horri.

Ber zoinean, sinbolikoki xiberoko botzak lekükoa iganarazi dü xiberoko ikastolari hamar urtez zaharrago dena.

Orai Xiberoko ikastolen alde izanen da animazionen proposatzera urte osoan

 

Erreportajea: 

Previous Next

Neskenegün hontan, Xiberoko Botza irratiak bere 40 urteak bestatzen dütü Muskildin !

Ofizialki irratia agorrilan sortü bazen, besta handi baten antolatzea deliberatü düe xiberoko botzako lagüntzalek.

Kantaldi handi bat, Joseba Tapia eta bere 10 soinu egileak eta DJ Üzkülüz hor izanen dira parada hortan.

Egünaldia arrestiriko 6tan hasiko da kantaldiarekin.

Allande Errezaret Xiberoko Botzako presidenta :

Xiberoko Botzaren sortze ta ebilbideaz ere mintzatü ziren Leoni Aguergaray eta Allande Etxart "Lau haizetara" emankizünean: 

Previous Next

Badü jadanik urte gaü eskolak proposatzen düala herrietara igitzea ber mailako ikasleak badirelarik.

Bazüan 3 urte ez zela halakorik agertü bena aurten 2 herrietara igitzen dira : Atarratze eta Pagola.

Niko guiresse :

 

Koldo Zuazo ikerlaria Barkoxen

Koldo Zuazo dialektologa eta filologa Barkoxen zen azken hilabete horietan.

Han jarraikitzen züan ipar Euskal herrian abiatü züan lana eüskalkien barnatzeko.

Sara eta Garazin igan eta, Xiberoan jin nahi zen eta Barkoxe haütatü dü.

Han , hamar bat lagüntzalekin inkesta lan gaitz bat ermaiten dü xiberoko hiztegiaren barnatzeko eta ondotik zabaltzeko.

Epe lüzeko lan bat izanen da uste beno hitz hanitxez ere haboro beitü ikertzeko Eibareko ikerlari famatü hunek.

Jadanik lau hilabeteko lana egin badü, beste hain beste planifikatü dütü egiteko.

 

 

Mintzaldiaren bildüma: 

Koldo Zuazo: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan