XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Düala 2 hilabete hasirik, kargüak emanik, azkarki ari dira Mauleko gazteak!!

Beren mostraka batetara eramaiten zütiegü: Maiana eta Bastian Ligetx:

Batzarri egiteko idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbideala

edo deit: 06.78.81.34.17

Giltzak: , ,

Neskenegünean, püblikoa ederki hüillantü da Mauleko Jai Alai-ealat.

Berritza alkarteak builtarazi dantzari talde gazteek beren sorkuntzak presentatü dütüe. Alde batetik masterclass lizeoan diren ikasleer emaiten dütüen kurtsokoek, bestalde masterclasse-arekin partitü ondoan TXINGILI’K taldea sortü düen gazteak.

Hor ziren Gatzeek xiberotar dantzan düen heina azpimarratü düe püblikokoek. Bestalde dantzari profesionalen ikusteko parada zen ere: Bilaka Kolektiboaren BASAIDE ikusgarria eta Compagnie parallèle taldearen HIP HOP ikusgarria.

Dantzari eta püblikoarengana hüillantü gira:

Bideoen ikusteko

 

El temporal Estudio entrepresa sortü berri da Xiberoan !

Mathias Pascual argentinarrak Xiberoan müsikaren üngürüko xede bat plantatü dü.

Müsika teknikalari eta müsika ekoizle formakuntzak badütü eta gaüza desbardin hanitx proposatzen dütü.

Horietarik bat müsika ekoizpena da : müsika sortü ondoan grabaketa, müsika tresnekin soinü hein hona haütatü, bideoa egin, kontzertüak programatü.

Hots Mathias Pascual müsikalarien beharrer egokitzen da.

Harekin harremanetan sartzeko instagram eta facebooken « el intemporal estudio » atzamanen düzüe edo 0608732929 ealat deitzen ahal düzüe.

Bere xedea presentatzen deikü Mathias Pascual-ek:

Previous Next

dantza, antzerki, marrazki, kantore …

Hilabetean behin igantearekin arte desbardin bat eseatzen ahalko düzüe.

Les ptit traits d’union alkartearen iniziatibatik , basa botzak eta tokia alkartekin batean.

Lehenea igante hontan date Pagolan, Dancehall kurtso bat date.

Urteko izena emaiten ahal da edo ateleria bakotxeko, 15€ ateleria, 75euro ateleriak orro. izena eman 0671192603

Maurine Martin:

 

 

Aurten ere Gipuzkoan Xiberoaren eguna ospatüko düe !

Gipuzkoako kostaldetik hürrentzez Tolosako bidean, asteazken hontan besta Larrauleko herrian date.

Gipuzkoarren eta Xiberotarren arteko harreman apürra ikusirik, üsü xiberoangainti kurritzen den Aitor Atxeagaren ideiatik sortü da.

Asteazken hontan ordüan Gipuzkoako Larraulen:

-10 orenetan: ttittika recalten hitzaldia “egünko xiberoari so ttipi bat”

-Egüerditan, barrikada Larrauleko baxerrietan: jean-michel bedaxagar, michel arotce eta beste xiberotarrekin

-Arrestiko 2 orenetan bazkaria

-Arrestiko  4ak30tan haurrentako ipuin kontaketa xiberotarrez ttittika recaltekilan.

- Arrestiko 6orenetan  ETXETABURU ikusgarria

 

Aitor Atxeagarekin mintzatü gira:

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan