XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Mauletar gazteek azken mustraka nausia eman düe igan igantean.

Apirilaren 23ala arte, astebürü oroz plaza plaza abitzeko prestik dira!!

Hori dioie phürü horiek: 

Mauleko Lehen Maskaraden egitaraua 2023.01.15

Goizeko : 9 etan :     Drop Goal Aitzinean
             9ak30tan :  Maule Gaineko plazan
             10ak :        Ospitaleko parkean
             10ak30 :    Herriko etxe aitzinean
             11ak :        Plazan, kioskan
             11ak30 :    Arrabotüan
             12ak :        Laserre okinaren aitzinean
             12ak30      Lextarreko plazan

Arrestiko 3ak30tan : EMANALDIA LEXTARREKO PLAZAN

Jakin Mauletarrek nahi badütüe maskaradakariak errezebitü dei dezatela : 06 35 35 40 05

Previous Next

Ostirale arrats hontan Atharratzen abiatzen da Bertsuxurla.

Iparraldeko bertsolari gazteak binaka bildüko dira sariketa berri honentako.

Xehetarzünak Leire Casamajou antolazalearekin:

 

Gaüaldia arratseko 9tan abiatüko da.

Aihaiarentako  izena eman behar da 07.69.26.56.56 ealat deitzez.

Previous Next

Abarkak eta galtzak soinean, goizean goizik menditik iratsi ziren ebilbide lüzearen abiatzeko. Astoa eri, haixkora, inkatza eta intzaurrak zaian ezarri zütüen haurrer emaiteko.
Inkatzak haurren bihotzak berotzen omen dütü…
Neskenegün goizan Atharratzen ziren,  haurrek kantorez, müsikaz eta dantzaz hotza ahatzazi dioie. Adinekoen etxetik ere igan dira agur baten egitera.

han ginen:

Previous Next

Negüko solstizioa bestatüko da ostiralean Lakarriko plazan.
Hebentik alkarteak urte oroz süaren üngürüan kantatzera eta dantzatzera kümitatzen zütie.
Hitzordüa arratseko 7 orenetarik aitzina Lakarriko plazan, bakotxak ekarri jateko eta edatekoa partekatürik dirate.
Hebentik alkarteak ondoko asteazkenean, abentüaren 28 an ipuin kuntatze gaüaldi bat proposatzen deizüe.  Serge Mahourat kuntalariarekin hebentikenean Maulen 7 orenetarik aitzina.

 

Mixel Etxekopar:

Previous Next

Eta orano hobeki eüskaraz ! Eüskal Herrian 80 hamarkadaz geroz Elkar argitaletxeak eüskarazko librüer merexi leküa emaiten deie.
Maider Bedaxagar argitaletxean lanean ari da orai, idazlanen prestatzen argitaratzeko idazleekin.Elkarren elki diren libürüak aipatzen deizkü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan