- Kultura
- Agerraldiak: 872
Mauleko gazteek ekiarekin maskaraden sasua zerratü düe !
Xiberoa kurritü ondotik 15 aste ondarrez, azken emanaldia emozionearekin eman düe neskenegünean. Goizeko ebi gizenak ez dütü eküarazi eta azkenean ekia emeki emeki jin da arrestiaren kurtsean. Kauterek maskaradakari eta lagüntzaleen üngürüa egin düe, bakotxaren maskaradako gora beheren presentatzez.
Azken maskaradaren markatzeko, pastoraleko müsikariak hor ziren, müsika tresna hanitxekin dantza eta sartze desbardinen emaiteko.
Pausüa düküe orai Mauletarrek, Pagolarrak aldiz dagün urteko maskaradaren prestatzen hasirik dira.
Azken maskaradako erreportajea:
Eskerrik hanitx Eliane Heguiphal-ri argazkientako !