XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Koldo Zuazo ikerlaria Barkoxen

Koldo Zuazo dialektologa eta filologa Barkoxen zen azken hilabete horietan.

Han jarraikitzen züan ipar Euskal herrian abiatü züan lana eüskalkien barnatzeko.

Sara eta Garazin igan eta, Xiberoan jin nahi zen eta Barkoxe haütatü dü.

Han , hamar bat lagüntzalekin inkesta lan gaitz bat ermaiten dü xiberoko hiztegiaren barnatzeko eta ondotik zabaltzeko.

Epe lüzeko lan bat izanen da uste beno hitz hanitxez ere haboro beitü ikertzeko Eibareko ikerlari famatü hunek.

Jadanik lau hilabeteko lana egin badü, beste hain beste planifikatü dütü egiteko.

 

 

Mintzaldiaren bildüma: 

Koldo Zuazo: 

Previous Next

Düala 2 hilabete hasirik, kargüak emanik, azkarki ari dira Mauleko gazteak!!

Beren mostraka batetara eramaiten zütiegü: Maiana eta Bastian Ligetx:

Batzarri egiteko idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbideala

edo deit: 06.78.81.34.17

Giltzak: , ,
Previous Next

dantza, antzerki, marrazki, kantore …

Hilabetean behin igantearekin arte desbardin bat eseatzen ahalko düzüe.

Les ptit traits d’union alkartearen iniziatibatik , basa botzak eta tokia alkartekin batean.

Lehenea igante hontan date Pagolan, Dancehall kurtso bat date.

Urteko izena emaiten ahal da edo ateleria bakotxeko, 15€ ateleria, 75euro ateleriak orro. izena eman 0671192603

Maurine Martin:

 

 

Neskenegünean, püblikoa ederki hüillantü da Mauleko Jai Alai-ealat.

Berritza alkarteak builtarazi dantzari talde gazteek beren sorkuntzak presentatü dütüe. Alde batetik masterclass lizeoan diren ikasleer emaiten dütüen kurtsokoek, bestalde masterclasse-arekin partitü ondoan TXINGILI’K taldea sortü düen gazteak.

Hor ziren Gatzeek xiberotar dantzan düen heina azpimarratü düe püblikokoek. Bestalde dantzari profesionalen ikusteko parada zen ere: Bilaka Kolektiboaren BASAIDE ikusgarria eta Compagnie parallèle taldearen HIP HOP ikusgarria.

Dantzari eta püblikoarengana hüillantü gira:

Bideoen ikusteko

 

El temporal Estudio entrepresa sortü berri da Xiberoan !

Mathias Pascual argentinarrak Xiberoan müsikaren üngürüko xede bat plantatü dü.

Müsika teknikalari eta müsika ekoizle formakuntzak badütü eta gaüza desbardin hanitx proposatzen dütü.

Horietarik bat müsika ekoizpena da : müsika sortü ondoan grabaketa, müsika tresnekin soinü hein hona haütatü, bideoa egin, kontzertüak programatü.

Hots Mathias Pascual müsikalarien beharrer egokitzen da.

Harekin harremanetan sartzeko instagram eta facebooken « el intemporal estudio » atzamanen düzüe edo 0608732929 ealat deitzen ahal düzüe.

Bere xedea presentatzen deikü Mathias Pascual-ek:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan