XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Igaran astean Xiberoko botzak bere biltzar nausia egin züan. Laguntzaileak eta langileak present ziren urteko bilana eta ondoko urteentako xeden aipatzeko.

Covid garaia ürrentürik, urte berezia izan da xiberotarrez den irrati bakarrentako. Animazione franko antolatürik izan beitira azken hilabetetan bere 40 urteen ospatzeko.

Allande Errezarret Xiberoko botzako lehendakaria :

Allande Socarros-etaz, libürü bat

Allande Socarros euskalzain, militante, euskalzale, abertzale, kazetari eta irratiaren lagüntzaleaz libürü bat agerarazi dü Euskalzaindiak.

160 bat ostozko eraikik den libürü hortn Allande ezagütü düen 12 jenten jakilegoak agertzen dira, ben ere Allandek ezkiribatü düan texto eta artikülü elibat behezirik izan dira.

Sü Azia alkartearen lagüngoarekin bildü dira.

15 eurotan kauxitzen ahal da « allande socarros , euskal idazlan eta lekukotasun» izeneko libürüa

 

Battittu Coyos euskalzaina: 

Previous Next

Ostirale ta Neskenegün hontan Hitza hitz festibala Maulen!!!

Hortaz ari zaizkü Zakarri ta Pette:

taldeetaz xehetarzün haboro:

Previous Next

Ebia izan baldin bazen ere, giro izigarri ejerra bazen Hitza Hitz Maulen lehentze antolatü den festibalean. Xiberotar talde batek prestatürik urte osoan, hiriko müsika elektronikoa ezagütarazteko gogoarekin agitü dira 20 bat kontzertü ostiral eta neskenegünean. Eta nahiz eta pentsatü beno jente gütiago hullantü diren kontent agertü dira antolazaleak. Bilana ez beitüe eginik ez düe zenbaki xüxenik eman orano benaa 1000 bat pertsona pü hüllantü da.
Dagun urtean arraegiteko gogoarekin baratü dira. Kanbiamen zonbait ekarriko zütüela jadanik aitzinpentsatü düe.

Iulen Guiresse, ikusle, lagüntzale, antolazale, eta talde zonbaiten gana joan da :

Previous Next

Igaran ostiralean 50 jente bildü da Apaiz kartzela dokumentalaren ikusteko. Historia puzka bat barnatürik izan Atarratzeko Etxahun gelan. Herriko etxeak kümitatürik Ritxi lizartza dokümental egiletarik bata eta Xabier Amuriza apez ohiak haien lekukotarzünak ekarri dütüe hedatzearen ondotik.

Franco-ren diktatüra denboran Zamorra presontegiak bere berrezitarzüna züan, mündüko bakarra izan beita eraikirik apezen zerratzeko.

Han 53 apez egon ziren, zonbait kondena lüzeekilan diktadüraren kuntre altxatü beitziren. Xabier Amurizak gazte denbora hori esplikatzen deikü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan