XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Düala bi urte ezeztatürik, igaran urtean besta batzordeko antolaketarik gabe, arra horra dira Atharratzeko bestak.

Agorrilaren 18-tik 21-ealat iraünen düe eta programa zabal bat badüe prestik.

Lehenik agorrilaren 18an gazna feida. Pelota partida 6etarik goiti eta ondotik besta batzordeak aihari bat antolatzen dü.


Agorrilaren 19an Irisarri eta Atharratze-ren arteko eskü balu partida.

Paztetx eta besta ostatü desbardinetan.

Agorrilaren 20an 11etan Atharratzeko kirolarien saristatzea bai eta laguntzaleena ere bai.

Arrestiritan Les mixains eta Bota kantu taldeak ariko dira.

4etan petanka txapelketa.

Arratsean 9etarik goiti, Niko Etxart, Su Ta Gar eta ondotik Le bal des Z'anonymes.

Igantean meza, 11 etarik goiti Otsagabia eta Atharratzeko dantzariak. Züntzur bustitzea.

Arrestiritan jokü haurrentako 3 etarik goiti. Eta 5 etarik goiti 2 dantza ikusgarri Lagunt Eta Maitak eta Kabalet.

Ondotik Les oiseaux du trottoir taldea eta Toro de Fuego ürrentzeko.

Kevin Le tout besta batzordeko kidea : 

Previous Next

Urtoroz bezala espartiñaren besta arra jiten zeikü…

Üsatüzko Espartiña egite erakusketa, merkatüa, espartiñekilako lasterketa eta müsika animazioneak badirate.

Aurtenko berritarzünetan : pelota partidak Glaria trinketean,Mauleko biñagre egile bat hor dateala, eta haurrentako pedala gabeko bizikleta lasterketa.

Mauleko herriarekin biazkatü berri den Burgiko herria ere hor date. Merkatüan parte hartüko düe.

Luis Labadot-k horren berri emaiten deikü:

Previous Next

Huntan ere bai 2200 leküak beterik ziren eta honekin markak oro hautse dütü Muskildiko herriak 6500 pertsona goiti joan beitira horren ikustera. Nahiz eta bero handiak ziren.

4 orenez Simone Veil-en bizia kontatürik izan da taula gainen eta püblikoak antzerki denboran arrapostü emaiten züan giro honaren seinale.

Iulen Guiresse eta Ximun Uthurralt han günütüan giroaren eta ihardokitzeen biltzeko :

 

Previous Next

Philippe Etchegoyhen xiberotarrak bere azken libürüa aurkeztüko dü ostirale arrats hontan Liginagan.

Hitzordüa 7tan Liginagako gelan.

3 laurdenez libürüa diapositiben lagüngoarekin presentatü ondotik, galto arrapostüen egiteko parada badate.

Ondoko libürüa, hots Xiberoko azken 3 mendeetako historiaz,  ondoko urtean elkiko da.

Hortaz ari zaükü Ximunen eskütik :

Xiberoots-ek bideo klip eta kantore berri bat elki dü

Seteme ürrentzean iganen den Hitza Hitz festibalaren kari, kantore bat eta bere klipa grabatü dü Xiberoots taldeak. Klipa maulen grabatürik izan bada kantorea Jeremy Garat-en estudioan Sohütan eginik izan da. Gatom, Bermeoko kantariarekin ari dira hortan. Bi taldeak ariko beitira Hitza hitz festibalan. Maulen datekeana Setemearen 23eta 24an.

Azken lan hau aipatzen deikü Pette (xiberootsekoak) eta Zachary-k (hitza hitz festibalekoak) :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan