Berriak

Jon Avril idazle Beratarra Atharratzen da bere ondoko ezkibüaren prestatzeko.
Udalbiltza euskal herriko herriak biltzen dütüan eraikitzearen dei batiri arrapostü eman dü idazleak.
Film bat, ikusgarri bat ala libürü baten projeta eraiki behar zen baztertürik diren euskal herriko herrietaz süstengatürik izateko.
Jon Avril-en projeta Xiberoari eta partikülarzki Atharratzeri interesatzen da eta Udalbiltzak bere projetearen süstengatzea deliberatü dü
Beste 12 projeten süstengüa emanik izan da Euskal herrian
Jon Avril eta Mattin Aranzet:
Xiberoko ikastolen 50 urten kari, Tolosako Gure Zirkua heltü da Maulerat. 4 emnaladi emanen dütüe asteundar hontan.
Kürios beikira harat hüllantü gira haien bizitzaz eta ikusgarriaz haboro jakiteko :
Hilabete hatsarretik Mauleko mediatekan Eüskaldünen herexak mündüan erakuska ikusten ahal da.
Argitxu Camus eta Koldo San Sebastian-ek hontürik, Donajune Garazin ospatü zen Eüskal diasporaren egüneko (setemeraren 8an) sortürik izan zen.
Ostirale arte diaporako emazte, gizon eta haurren bizipenak, bizimoldeak eta nekeziak deskubritzeko parada düzüe.
Ostiralean arresti apalan Argitxu Camus-k eta Hélène Apeche historialariek mintzaldi bat emanen düe emigrateen gütünetaz. Urdiñarben atzamanik izan den gütünezko harremanak aztertürik dirate.
Xehetarzünak Argitxu Camus-rekin :
Bide egin dü Seaskako ikastolen besta handiak. Aurten berriz ere hitzordüa emanik da Senpereko laku üngürüan maiatzaren 14an.
Betidanik helbürüa izan da sos sartzea ikastolen ibilmoldea eta eraikitzeak bermatzeko bena ere eüskarari hats lekü bat sortzea. Xiberoko bi ikastoletako 66 familiek parte hartzen düe prefosta antolaketan.
Jüstoki Maia Etxart eta Alexis Salaberri gurekilan günütüan horren aipatzeko :
Xiberoko ikastolen 50 urteen kari azken aitzineko hitzordüa!!
Ostirale, neskenegün eta igantean 4 zirko emanaldi badirate eta oro eüskaraz.
Xehetarzünak Oihana Larrandabürü eta Maiana Ligetxekilan:
Zirkuaren oihaletxeak jadanik ikusgei dira Mauleko ehogia bazterrean.
Leküen hartzeko, klika heben https://www.gurezirkua.eus/
