XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

  1. Xiruarentako ostiralean Ligiko elizan düzüe hitzordüa Euskal barokensemble kontzertüarentako. Elkano bidajelari eta marinel famatüaren ibilbideak artistak inspiratü dutu.

Neskenegün gaüan sorkuntza berri bat « Artarnak » izenekoa gure arbasoen mitoak eta gure erroak aztertuko dutu margoz eta musikaz.

Urrentzeko igante egunaldi osoa kantagintzan bermatuko da. 1972an gotaineko sala estreinatu zelarik Francoren diktatura salhatzea jin ziren Pantxoa eta Peio, GUK, Etxamendi Larralde, Etxahun Iruri eta beste honanbeste kantari.

50 urte berantago acapella kantore horik behatzen ahalko dutuketzue bai eta egunko artista berriak Xiberotarrak, Maika Etxekopar eta Kattalin Arrayet bai eta Xiberoots behatzen ahalko dututzue !

Michel Etxekopar :

Previous Next

Emazteak hatsarretik pastoraletan parte harzale izan dira.

Hori dü probatzen « l’évolution du droit des femmes dans la pastorale » Emilie Sentucq mauletarrak lantü düan tesia.

Ezkiribü zaharren lantzeaz gain, oraiko kültür parte harzalekin hanitx mintzatü da tesia horren lantzeko.

Dokümental baten lantzen ari da ere « Simone VEIL » pastoralaz.

Gaur, Baionako euskal museoan mintzaldi bat proposatüko dü Emilie Sentucqek arrestiriko 6tan

 

Emilie Sentucq:  

Previous Next

Altzai Lakarri ta üngürüko herriek maskaradak 2025ean emanen dütüe eta pastorala 2031ean!!

Zentako gibeltü?

Johañe Sarraillet:

https://www.facebook.com/JoanikotPastorala/

 

Previous Next

Txomin Catalogne müsika talde desberdinetan entzün bagünüan (667, Doctor mephisto, Toastibarre…), aldi huntan lagünak kümitatü dütü 11 kantoreetako diskaren hontzeko.

Aspaldidanik sortü müsika edo ahaideak lagüner igorri, eta horiek hitzez beztitü dütüe alkar lan horien sortzeko.

Arrolanteiako pinkfloyak, Ekhi Lambert, Le Trevois, Beñadin, Elorri, Jovani Panzani eta Pepone Gianguzzo, Paxkal Irigoien, Titika, La Villerie eta Mousteriarrap kümitak joküan sartü dira.

Erran behar da diska berez oso berezia dela ere bai : karta postalez apaintürik, eta « sous-vide » maneran zerratürik ! Uztaro ateleieko Pette Etxebarriak bere herexa ützi dü ere bai.

Sare sozialetan lehen bideoklipa agertü baldin bada, Martxoaren 20an egin da diskaren agerpen ofiziala.

Txomin Catalogne : 

Previous Next

Eüskal Herri osoan gainti korrika prestatzen ari dira. Bena egukitzean Korrika kültürala kari, gaü eskolak eta xiberoko alkarte zonbaitek programa ejerra antolatü düe, beti euskararen sustengüz.

Niko Guiresse gaü eskolako langileak xehetarzünak partekatü dereizkü :

Martxoaren 26ko bazkariarentako izen emaiteak zenbaki hontarat deitüz : 07 69 13 51 33

Jakin bestalde apirilaren lehenean korrika ttipia Atarratzen gainti lasterkatüko dela.

Korrikarentako aldiz jakin Xiberoko kilometroen erdia saldürik izan dela eta sekülan kilometro bat erosi nahi badüzüe gaü eskolat deitzen ahal düzüela.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan