XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Eüskal Herria mentez aitamengoaz (patriarka)tik  bazter egon da

Europa patriarkal batetan Euskal Herria lüzaz berezi da!

Anne Marie Lagarde xiberotar ikerzaleak libürü berri bat agerarazi dü.

« Le matriarcat basque » izentatü dü.

Erran behar daEtchegoyhen , Barandiarean ala orano Sandra OTT-en laner bermatzez probatzen düala Euskal Herrian mentez eta mentez matriarka bat izan dela.

Generazionen artean zen ko-jabetarzüna ala orano mintzajean den toka noka forma eta beste herexa eta proba hanitx agerarazten dütü

Libürüa libürütegi haboroxetan kauxitzen ahal da, « arteaz » agertze etxeak agerarazik

 

 

Anne Marie Lagarde:

Previous Next

Mauleko merkatüalat hüllantü dira Hitza Hitz festibaleko antolazaleak.

Beren bürüaren aurkezteko eta sartzeen saltzeko mahain bat etxeki düe festibaleko 9 kideek.

Ohitaraz dezagün 20 bat artista Xiberoalat hüllantüko direla dagün setemearen 23 eta 24ean.  Parada hortan, reaggae, dub edo orano drum’n’bass müsika behatzen ahalko da.

Dj Skillz mündüko zkratx egile txapeldüna dateke Hitza Hitz festibaleko egüzaita,  elektrozaleentako fama handikoa.

Mauleko jai alai kantüko zelaian pausatüko da festibala, eta akanpaleküa ere proposatürik dateke. Leküak helloasso izeneko web günearen bidez erosten ahal dira 50€ tan.

Hitza Hitz :

Previous Next

Xiberoko Zohardiaren 50 urteen handizki ospatzeko, hebenko dantzari "hoberenak" ikusgei dirate eta ondotik Benito Lertxundi bere taldearkein jinen zaikü eta forman!!

Dominika Epherre:

Alkartea nola abiatü zen eta beste aipatü günin urte hatsarrean, hau ere arra entzuteko parada:

Jai Alaia 7.30tan zabaltüko da, eta ikusgarriak 9tan hasiko.

Previous Next

Neskenegün goizean, 10 bat pertsona hüllantü dira Jon Iruretagoyena hizlariaen behatzeko.

Ttipidanik hortan mainhatürik, dantza ikasi eta praktikatzeaz gain, Jon Iruretagoyenak dantzaren historia eta Frantzia eta Europarekiko lotürak barnatzen dütü.

Herriatrrer mintzaldiak proposatzen dütü ikertü lanen partekatzeko. Aldi hontan, dantzaren erakaskuntza militarra eta Xiberotar dantzaren arteko lotürak proposatzen zütüan.

1789eko iraultzaren ondotik, Frantziako armadak hainbat diziplina sartü zütüan estrategia militarrean. Horietan, dantza, infanteriako erregimentüetan erakatsirik izan zen.

Influentzia horrek Xiberotar dantzaren estrüktüran eta ürratsetan herexak ützi dütü.

Maiatzaren 14 an, bigerren partean, Jon Iruretagoyenak, Xiberoko ohitürek ezagütü dütüen kanbiamenen bildüma eginen dü.

Hitzordüa Mauleko mediatekan, goizeko 10 orenetan.

Hüllantü diren zonbaiten oharrak :

Mintzaldia osorik :

Frantses-xiberotar hiztegia arrageraraziko dü "sü azia" alkarteak

« züberotar eüskalkitik abiatzez » izeneko hiztegia berriz ageraraziko dü « sü azia » xiberoko alkarteak.

Beti xiberotarraren aküillatzeko helbürüarekin jarraikitzen dü alkarteak hiztegi hunekin.

Erran behar da 1992an elki zela hiztegi hori aita Junes Cazanave harigilek lantürik.

Arrakasta gaitza üken züan eta bertan agortü.

Galdo azkarra beizen herritarren ganik hiztegi horrentako, alkarteak deliberatü dü arra-imprimatzea.

Fres handiko xedea izanki, aitzin saltzeak proposatzen dütü 28 eurotan, 38 euro ordez.

 

Sü azia alkarteko Marcel Bedaxagar: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan