XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

2 urtez müsika kontzertü gütiren ikusteko parada üken ondoan, asteondar hontako Xiru festibalaren programazionearekin, jenteak botzik agertü dira.

Ostirale gaüan EUSKALBAROKENSEMBLE-k bere fama baieztatü dü jente franko hüillantü beita Ligiko elizalat.

Neskenegünean aldiz, Xiruk sorkuntzari leküa eman nahi üken deio. Püblikoa Aztarnak ikusgarria, Marina Beheretxe arrabita jolearen sorkuntzaren lehen emanaldiaz gozatü dira.

Igantea eüskal kantagintzari bermatürik zen egünaldia ere proposatürik zen. Ahaide zahar eta berriek Gotaine Irabarneko karrikak alageratü dütüe !

 

Erreportajea:

Giltzak:
EHZ Festibala muskildin presentatü da!!

Aurtenko EHZa festibala presentatü da goiz huntan (asteazkena) Muskildiko xizterra zaharrean.

Uztailaren 1,2 eta 3an Irisarrin jinen diren Lehen taldeak salatürik izan dira parada hortan .

Hor izanen dira arren Kokoko, ezpalak , ibil bedi,, calling marian ala orano Niko Etxart.

Hatik sürprisa ederrenak ez direla orano salatürik hitz eman düe antolazalek

“hainbat lur mundu bakarrean” izeneko mezüarekin  eraiki da aurtenkoa.

Berrikuntzetan: antzerki eta zirko güne bat proposatüko da.

Eztabada, Dantza, eta bertsoz ere josirik izanen da ere aurtenko festibala.

Lehen leküak salgei dira ehz.eus webgünean 35 eurotan

 

Txomin eta Iban bi lagüntzale:

Iulen Oillarburu eta Joana Barbier:

Previous Next

19 afitxa proposatürik izan dira SIMONE VEIL pastoralaren aurkezteko.

Düala 10 bat egün, Muskildiarrek afitxa txapelketako obrak edirein dütüe, eta Mathilde Betachet basabürütarrarena haütatü düe. Liginagarra sortzez, berriki argazki eta grafismo enpresa sortü dü.

Pastoral egüneko 2 sartze eta bi bazkari eskeinirik izan zaio.

Esküz eginik, argazki kolatze, margo lan edo ordenagailüz lantü dira afitxak, eta oroek, Simone Veil-en bizipenak argitan ezari dütüe.

Muskildiko 4 herritarrek ere afitxa txapelketan parte hartü düe. Eta horietan, 10 urteko Argi Barreix Othatcheguy. Jüdeo izarra Auschwitzeko exterminazio zelaiaren ketik Europako izarrak bilakarazi zütüan.

Parte hartzaile güzien obrak pastoral egünen eta libürüxkan agertüko dira.

Previous Next

« communautés souletines » izeneko libürüa agerarazi berri dü Philliope Etchegoyhenek.

Libürü huntan, zertako eta nula Xiberoa bühürtü den kantüko aüzo handier barnatü nahi izan dü.

Hartakoz, elgeak, olhak, etxea ala orano jendartea barnatzen dütü.

19 eurotan edireiten ahal da Mauleko Lespi-enean, Sohütako  interlmarchéko prentsan eta Atharratzeko unimarchén.

 

Phillipe Etchegoyhen:

Previous Next

Korrika xiberotik iragan da barda !

Xüxenean bizitü ahal izan da Xiberoko botzan.

Memento hunkigarri bat jakiitez pandemiaren gatik ez zela antolatu azken edizionea.

Ohartaraz dezagü KORRIKA bi urtetarik antolatzen dela eüskararen süstengüz eta partikülarzki gaü eskolaren lagüntzeko.

Aurten, Amurriotik partitü dira

Memento azkerren arrabizitzera proposatzen deiziegü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan