XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Gaïa Oliarj Ines Lyonen antzerkian formatü da. Orai arte antzerki xede andanetan implikatü balin bada, lehen aldikotz bere antzerkia idatzi eta bakarrik emaiten dü.

« Dany » izeneko biloapaintegiko jabearen bizia eta pentsamentüak aipatzen dütü.

Emazte güne hontan, klixeetatik hürrün, baserriko edo kanpañako problematikak  dira agertzen : etxebizitza, zerbütxü publikoen agortzea…

Xiberoan bi aldiz emanen dü asteundar hontan : ostirale gaüan « coiff belzunce » biloapaintegian (ez da haboro lekürik) eta neskenegünez 20ak30etan Lexantzüko herriko gelan. Izena aitzinetik eman 06 78 80 78 24.

Previous Next

Mété eta Michel Foucher karaskan lanean ari dira.

Molièren antzerki famatüa beste manera batez erakatsi nahi düe, Argan eriaren hitzekin baizik.

Sorkuntza lantüko düe urte osoan eta Molièren sortzearen 400 urteak beitira, hilabete güziz 15an « apero Molière » gaüaldi bat proposatzen düe.

Previous Next

Jean Claude Grumberg-en ipuin bat eszena gainealat ekarriko düe Mourenx-eko « la compagnie les pieds dans l’eau »ko kideek.

3 antzezlariek, müsikaz eta kantorek langütürik, nazismoaren izigarrikeria kontatüko deiküe.

Violette Campo taula züzendariarekilan mintzatü gira :

Hitzordüa neskenegün gaüan 21etan Maule Baithan, leküak aitzinetik hartzen ahal dira Mauleko herriko etxean.

3 xede nausi aurten ürrats berriak alkartearentako

Urrats berriak bere urteko bilan baikorra egin du biltzar nausian, ohitazteko 3 sail desbardin badira alkartean. Zonbait biltzen badira dantzan aritzen ikasteko, beste kalaka izeneko taldea düe barnen kantatzeko biltzen direnak eta patchwork izenekoa josleentako.
Aurten badutue 3 xede nausi, lehena dantzari ttiki egunaldin parte hartzera hazparnen, bigerrena Gazteluaren 900 urten ospatzeko ikusgarrian parte hartzera, eta dagün urteko maskaraden prestatzera.

  Maiana Liguex alkarteko idazkaria : 

 

 Dantza kurtsoak

Astelehen gauaz kolejiokoak 6ak30tan.

Ostirale gaüez  7 urtetik 11etara.

Eta zaharrenetan 15 bat biltzen dira neskenegunez.

 

 

Bülegoko konposaketa :

Aines Etcheverry soszain.

Maddalen Etxebest lehendakari

Maiana Liguex idazkari.

Previous Next

Europa osoan bezala heben ere kantatzeko manera kanbiatzen da;

Zertan?   Zentako heben gütiago??

Baiona edo Iparraldeko kontserbatorioan müsika herrikoia lantzen düe; nola? zentako?

Horren eramaile den Marie Hirigoien Bidart:

Bestalde, apirilaren 2an Euskal kulturaren egüna antolatüko düe, nola?

Zentako aurtenkoa azken aldia date?

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan