XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

"Hiriko müsikaz" gozatzeko parada badate irail edo setemearen 23 ta 24ean.

Hots ragga, rapa, hip hop, elektro, dub edota beste müsika motak badirate: Elisa do Brazil, DJ Matafan, Flyou, Bisou, Rakoon, Xiberoots +......??? (ta beste talde hanitxekilan, 20bat orotara!!)

Aitzin-salmenta 3 ürratsetan igaranen da; egüntik hastez!!

Xehetarzünak oro heben:

Izen emaiteko lotürak: https://www.helloasso.com/associations/festibalerat/evenements/hitza-hitz-prevente-phase-1

facebook: https://www.facebook.com/HitzaHitzfestibala

instagram: https://www.instagram.com/festibalerat/

Pitxu gaztetxea arrapiztü da

Pitxu gaztetxearen arrapizteko biltzarra egin da igan ostiralean !

 

Lizeo denboraldiko ideia zen, xiberotar gazte zonbaitentako, Maulen gaztetxe baten arra plantatzea.

Adin haboroxago hartürik, multzo ttipiaren ideia hazi eta zabaltü da, Zinkan proposatü den biltzar nausiarekin.

Düala 10 bat urte Pitxu gaztetxea joanarazten züen leheneko gazteak hor ziren, dagün belaunaldiari esperientziaren partekatzeko.

Dagün ürratsa bülegoaren osatzea izanen da, eta BULEGO taldearen kontzertüarentako, dagün astean, Zinka ostatüan, paztetxak saldüko dira gaztetxearen alde !

 

Gazte saldoaren ganat hüllantü gira:

Previous Next

Lohitzüneko Pedronia etxaltean Anita Duhau ahüntz hazleak 2010 urtean Orhantza alkartea sortü dü.

Honen bidez, bühürgüne batetan senditzen düener aste bateko batzarria proposatzen dü etxaltean, eta oroer zabalik diren eskülan ateleriak ere bai.

Igan astebürüan, Ürrixtoieko Sandra Lucu-k zare egileak bere trebetarzüna partekatü dü. 10 bat kürios hüllantü dira üngürüan bildü liana edo aihenekin saski baten egiteko.

Dagün atelerian, harri idorrezko mürrüen egiten ikasten ahalko da, eta orhantza izeneko web günean zale xehetarzünak oro biltzen ahalko dira.

 

Eramaiten zütüegü!

 

Previous Next

Saldoan bildü dira Muskildiarrak neskenegün gaüeko pastoral mustrakan, kargüak banatzen beitziren !

 

Maite Davant, aurtenko pastoraleko errejentak, bere haütüak ezagütarazi dütü Muskildiko Posonpes gelan.

Simone Veil-en kargüa eramanen dü Maialen Urrutiaguer 20 urteko gazteak. Eta Haizpea Chimix Claverie-k gazte denboran itxüratüko dü.

Kargüak ahal bezain beste jenteer eman dütü Maite Davant-ek, bakotxari gütienez 2 jeikaldietan elkitzeko parada eskeintzez.

Battitte Berrogain, pastoraleko idazleak mustraka libürüxka arizale bakotxari eman dü. « Simone Veil » pastoralak 25 jelkaldi, 229 berset eta 11 kantore kontatzen dütü orotarat.

Martxoaren 15 a arte baratzen da afitxa lehiakan parte hartzeko !

« Simone Veil » pastorala üztailaren 24 eta 31an emanik date igantez, eta agorrilaren 6an neskenegünarekin, Muskildin.

 

Mustrakan ginen:

Previous Next

Gaïa Oliarj Ines Lyonen antzerkian formatü da. Orai arte antzerki xede andanetan implikatü balin bada, lehen aldikotz bere antzerkia idatzi eta bakarrik emaiten dü.

« Dany » izeneko biloapaintegiko jabearen bizia eta pentsamentüak aipatzen dütü.

Emazte güne hontan, klixeetatik hürrün, baserriko edo kanpañako problematikak  dira agertzen : etxebizitza, zerbütxü publikoen agortzea…

Xiberoan bi aldiz emanen dü asteundar hontan : ostirale gaüan « coiff belzunce » biloapaintegian (ez da haboro lekürik) eta neskenegünez 20ak30etan Lexantzüko herriko gelan. Izena aitzinetik eman 06 78 80 78 24.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan