Berriak

Elkanoren mündiaren üngurüa düala 500 urte ürrentü zen.
Jüstoki haren üngürüko pastoral bat, llabürtürik izan da eta emanik date setemeraren 7an Donostian.
Ketariatik Mundurat deitzen da, eta 5 arizale dirate.
Mixel Etxekoparrek dü idatzi eta harek deizkü xehetarzünak emaiten:
Hura eta Galtxetaburu dirate müsikalari eta satan.
Eta arizaleak Maika Etxekopar, Ihitz Iriart eta Beñat Larrory.
Oren bat eterdiko emanaldia da.
Besteak beste Piano eta erritmo, gitarra oinarrietarik partitzez, instrümentü deskubritze, kantore, ateleriak deitzüe proposatzen.
4 eta 8 pertsonaren arteko ateleriak. 10 ateleria 100 euro, bedeazka ateleria 15 eurotan.
Xehetarzünentako edo izen emaiteko ez düda Atharratzeko kakotxan proposatüko dütüen permanentzietarat hüillantzea ostiralean eta astelehenean 3 orenetarik 7 orenetarat. Bestelaz « tunaka.com » webgünealat hüilantzen ahal zide.
Ateleriak setemearen 6an hasiko dira, haatik jakin ezazüe urtearen kurtsean ere hasten ahalko düzüela
Fleur-ek atelerien berri emaiten deigü:
« Tulalaika » ikastolako bestaz geroztik, non ere süa ezarri züan Pagolako plazan, bazter oroetan galteginik da Iulen Guiresse maska horren gibelean den DJ-a.
Gaztek bena ez hain gaztek ere zinez estimatzen düe ekarten düan giroarentako.
Aste ondar hontan Iratin zen, eta igantean aldiz Larresoron izanen da orroen plazerrarentako.
DJ Üzkülüz:
Neskenegün gaüan, bi mila bat jente hor ziren Niko Etxart eta Su Ta Gar taldeen behatzeko.
Maleruski horien artean bi txistatürik agertü dira.
Bi neskatila lirate txistatürik izan eta biek plenta bat pausatü düe.
Donapaleu eta Paueko ürgentzietarat izan dira segidan bi gazteak.
Maite Pitrau, Atharratzeko mera:
Atharratzeko plaza ederki bete da hor ziren 30 bat gazna salzaleen gaznen txestatzeko eta erosteko.
Urte oroz Gazna Feidak Atharratzeko besten abiatzea emaiten dü.
Haboroxik Ossau Irati sormarkan dira.
Gazna lehiaketaren emaitzaren aldetik kanbiamen izan da aurten:
Mitikileko Benoit Albisetti « bizkeia » irabazle elki da (bigerren GAEC « ahal bezala » Pitrau, hirugerren GAEC Etxebarnia Arancet)
Eta bortüko gaznetan aldiz Maidalenako BEXKA etxaltea da irabazle elki (bigerren Jaragoyhen Garaibiko eta hirugerren Nabolegiko gazna Héléne Rolland)
Gazna erosle eta txestazalen ganat hüllantü gira ikusteko zer zioien :
