XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Maulen Victor Hugo karrikan den leheneko oski lankian lagüntzale zonbait obretan hasi dira.

500m2ko bastimentüa Baionako « kutx ala pil » alkartearena da eta Etxalde alkarteari ützi nahi lüke.

Etxaldek apirilan deia lüzatü züan xiberotarrer leküan xede proposa dezen.

Momentüko gazte talde bat biltzen hasi berri da gaztetxe baten sortzeko gogoarekin. Logia bat, dantzan trebatzeko güne bat, bilküra gela...ere bai pentsatüak dira.

Harat hüllantü gira

Antzerki müsikala Maulen !!

Mauleko gaztelü zaharraren 900 urteen ospatzeko "les amis du chateau" alkarteak ikusgarri handi bat emanen dü; eta lekü emanen eüskarari !!!

Frantxoa Caset ikusgarriko idazleetarik bata:

alkarrizketa llabürtüa, erdiko kantorea gabe:

Emanaldiarentako antzerkilari, dantzari, kantari eta beste txerkatzen düe.

Mustrakak urtarrilean hasiko dira, emanaldia üztailan datekealarik (pastoralagabe!)

Previous Next

Atharratzeko Kakotxa kültür günean, adin desberdinentako tailerrak prestatü dütüe Fleur eta Jean-Baptiste Atharraztarrek, egüberri bakantzen bigerren astearentako.

Astelehen eta astearte goizan, 10orenetarik egüerditara, erritmarekin txostakatzea proposatürik da 6 eta 10 urte artekoer.

Ber egünetan, bena arrestitan, gitarra joiten ikasten ahalko düe 11 eta 16 urte artekoek.

Asteazken eta ostegünean, arrestiko 3 orenetarik 5ak arte, improbisaketan trebatzen ahalko dira gehitiak. Botza eta müsika tresnekin ariketak egiten ahalko dira.

Eta ostegün eta ostirale goizan, 6 eta 10 artekoentako, taldean kantatzeko ikastaldia proposatürik da.

Izenen emaiteko, tunaka (k batekin) deitzen den web günealat joaiten ahal da edo telefono zenbakia partekatzen ahal deiziegü hunat deitzen badüzie !

Tünaka alkarteko Fleur :  

http://www.tunaka.com/

 

Previous Next

Mauleko mediatekak erakusketa berri bat proposatzen dü: "Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak" izena dü.

1605-1615 urteen artean, Euskal herria Aro Modernoan sartzeak balüke lotüra sorginkeria auziekin...

Xehetarzünak Mathilde Baqué Mediatekako langilearekin:

Erakusketa urtarilaren 15a arte ikusgai düzüe.

negübürüa bestatzen da gaur Barkoxen

Egünen lüzatzearen arrahastearen markatzeko Negübürüko süa pizturen düe ostegün hontan Barkoxen !

üda bürüa bestatzen den bezala jondane johaneko süarekin, negü bürüa ere ospatzen da.

Süaren üngürüan negü bürüko bralea, beste dantza eta müsika eginik izanen dira.

Bakotxak jateko eta edateko ere ekarten ahal dü.

Hebentik eta Etxahun alkarteak antolatürik, abntüaren 23 an gaüko 7 orenetarik aitzina Barkoxeko plazan.

 

Mixel Etxekopar: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan