XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Maulen berritan kaserna bete ondotik, "Zaï zaï zaï zaï" antzerkia Ligin emanik date neskenegün arrats hontan.

Jentea biltzeaz gain, jentea erri eginaraztea kausitü düe oren bat eterdiz.

Lehen emanaldiala eramaiten zütiegü:

Haatik Ligiko izena aitzinetik eman behar düzüe, jakitez beterik izateko arrisküa badela, arren deit ezazüe 06.18.27.80.44eala edo internetez leküa har https://www.billetweb.fr/zai-zai-zai-zai-theatre.

Jakin ondoko neskenegünean (barantailaren 5ean) Maule Baithan ariko direla eta hor Xibero Bio edo herriko etxean leküak hartzen ahalko dütüziela.

Previous Next

Astobelarra agitaletxekoek 2021ean 3 libürü elki zütüen : Thomas Ponte-ren « Rigor noctis », Martin Koppe-en « horizon des événements » eta Constance Dufort-en « l’abri ».

Bidean dira 3 beste libürü aurtenko.

Martxoaren 21an Etienne Boyer-en « les routes du crépuscule » historia fantastikoa elkiko dü.

Bere obra eta alkartearen berri eman deikü :

webgünea: http://astobelarra.fr/

Facebook: https://www.facebook.com/astobelarra/

Bloga: http://astobelarra.over-blog.com/

 

Previous Next

Urtarilaren 29alat pusatürik izan da Kakotxa kültür güneko estrenaldia eta argazkilaria bera hor date neskenegün gaüko 6etarik 8ak arte.

Begitarteak argazkiz hartü ordez, Basabürüko herritarren esküak argitan ezari dütü.

Julie Cordier-en pario berezi horrek argazki andana bat sortü dütü eta eskü lana agerian ezarten dü.

Hebenko esküak barantailaren 18a arte ikusten ahalko dützüe

Sartzea dohainik eta oroer zabalik da.

Julie Cordier :

Previous Next

2008az geroz Mixel Etxekopar Lannemezango presontegian ebilten da, hatsarrean Didier Agerre pagolarrak txülüla erakastea galteginik.

Bisiten iharrausaldiak lümaz eztitü nahian, kronikak elki dira eta horiek bildü Musikartzela libürüan.

Mauleko merkatüan edota ZTK argitaletxean edireiten ahalko dükezüe libürüa.

160 Urte Etxahun Barkoxe zentü dela

Pierre Topet izenekoak, kobla eta kantore andana ützi dütü bere gibelean. Bere olerkilari dohainentako ezagünik bazen, bere bizi gorabeheratsüak ere jenteak markatü dütü. Halere mitoa eta errealitatearen artean badira desbardintarzunak.

Mixel Etxekopar,  Etxahun Barkoxeri omenaldi egiten züan “Gaztelondo ze berri” ikusgarrian parte hartürik :

Patrick Queheille "Kanpo" Barkoxtarra :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan