XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Xiberoko Botzaren 40 urteen kari, Haur Kantu Txapelketa berriz hasiko da.

Azken aldian 2017 izan zen, Larrainen. Txapelketa aurten basabürüan egoiten da, hitzordüa Ligin izanen beita, maiatzaren 15an igantez.

Üsatüzko kenteak edo sailak izanen dira, bakarkakoa, binakakoa eta taldekoa.

Berritarzün bat halere aurten : familien kategoria !

Haurrek haien familiako nurbaitekin parte hartzen ahal düe.

Xehetarzünak Iulen Guiressekilan :

Eskoletat kümita igorririk izan balin bada, orano ordü da izenen emaiteko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidilat idaztez edo gure deitzez 05 59 28 29 87 zenbakilat martxoaren 20a gabe!!!

Previous Next

Aurtenko korrika Amurriotik (Araba) partitüko da martxoaren 31an, lasterkaldia Donostin ürrentzeko apirilaren 10ean.

Xiberoari so bat emaiten badeiogü, apirilaren 4ean, astelehenarekin, Ozkaxeko lepotik gure probintzian sartüko da Korrika. Eta lasterkaldiak amikuze aldetik jarraikiko dü Arüeko bidetik.

Kilometroak oraidanik 200 eta 400€en artean salgai dira Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidealat idaztez edo 0559287894 zonbakialat deitzez.

Bestalde, HITZEKIN aurtenko mezüa jauntsietan agertzen da, eta horiek Gaü eskolako egoitzan erosten ahal dira ere bai.

Dagün hilabetean, giroan mainhatzeko, Korrika kültürala antolatürik izanen da alkarte desberdinen artean. Egitaraua bildü bezain zale aipatüko deiziegü !

Eta ürrentzeko, apirilaren lehenean, korrika ttipia Atharratzen eginen da aurten, ostirale goiz batez.

Niko Guiresse :

Previous Next

Beñat eta Unai Gaztelumendik bertsolarien adizkariko azken zenbakian alkarlanean erauntsi düe : Beñatek gidoia idaztez eta Unaiek marrazkitzez.

Komikian bertsolaritzaren historia eta bertsolari famatüak ohüratu dütüe baita ere gazteen problematika berrietaz mintzatü dira, hala nola feminismoa, borroka armatüaren ürrentzea, langabezia…

Presentaketa originala egin düe Zinkan neskenegün gaüan, bertsoz eta marrazkiz komikia esplikatüz.

 

Previous Next

Aurten Xiberoko Zohardiak 50 urte ospatüko dütü.

Apirilaren 30ean ikusgarri handi bat eskeiniko düe;

lehen partean xiberoko oraiko dantza talde famatüak eta ondotik Benito Lertxundiren kantaldia dirate.

Bena besterik ere eskeini gei düe;

horiek eta alkartea nola sortü zen eta nola kanbiatü den argitzen deikü alkarteko Dominique Epherre-k: 

Previous Next

Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek bertsoak eta marrazkiak xüxenean proposatüko dütüe Zinka ostatüan 7orenetarik goiti.

Matrin Artola pertsonaje nausiaren gibelean, bi anaiek feminismoa, politika eta orano segürtarzün ezaren gaiak jorratü nahi izan dütüe, ahalaz irakuelreari erri baten ebastez.

Komiki aurkezpenaren ondotik, paztetxak jaten ahalko dützie, eta 9 orenetarik harat, Zortzi izeneko bikotea taulatüko da :  Bixente Junca eta Xanti Legartok kantore herrikoiak bereganatüko dütüe.

Unai Gaztelumendi marrazkilaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan