XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Dagün neskenegünean, 10ak eterditan, Jean Louis Davant historialariak mintzaldi bat proposatzen deizüe Mauleko mediatekan.

Jean de Jaurgain historialaria 1842an Ozazen sortü zen, eta 1920 urtean Ziburun hil zen.

15 bat libürü argitaratü zütüan, horietan ezagünena den LA VASCONIE izenekoa. Hortan bermatüko da Jean Louis Davant bere mintzaldiaren elikatzeko.

Eta ondotik, idazlearen Quelques légendes poétiques du pays de Soule Eüskaralat ützüli düan libürüaz xehetarzünak emanen dütü ere bai.

Jean-Louis Davant :

Previous Next

Euskararen urtaroko lehen hitzordüa Athereiko Ühaitza Aterpetxean date.

Neskenegün arrats hontan 8ak30tarik goiti « basabürüan Montori » kantore famatüaren üngürüan libürü aurkezpen, bideo eta kanta badateke.

Eugen Beilh aleman kontsüla Montorin pijamaz atzamanik izan zela ezagünik bada, Burgoseko auzia gure memoriat arrekartea proposatüko dü gaüaldiak.

Egoitz Urrutikoetxea Ühaitza aterpetxearen jonarazlea :

Mikel Anza idazleak bere azken lana aurketuko dü « Arroz urez » izenekoa. Uztarok eginiko marrazki eta bideoak ikusgei dirate. Ondotik Niko Etxart eta Enaut Elorrietak gaüaldia alageratüko düe.

Previous Next

Bada 130 urte Louis-Lucien Bonaparte zentü dela.

Zentako erran leite Lucien Bonaparte printzea gure eüskararen dialektoen – eüskalkien - aita dela??

Maider Bedaxagar-ek arrapostü emaiten deikü:

Previous Next

7 eta 10 urte artekoentako baita gazteentako 11 eta 14 urte artean zabalirik dira.

Bi egonaldi desberdin adin desbardinentako : lehena antzezlari lana deskubritzeko eta bestea inprobisaketan trebatzeko.

Xehetarzün güziak eman deizkü Michel Foucher-ek :

Izenak emaiteko deitzen ahal da 06 60 93 91 51 telefono zenbakialat edo kazernatik igan.

Erakaskuntza lanen kantean, Tokia konpaniak "Goxoki bizitzeko" xedea arrapartiarazten dü baita xede pertsonalak jarraikitzen.

Previous Next

Abentüaren 4-an Mauleko Jai Alaian gaüko 8ak 30tan.

Christophe Dardy, Jean-Paul Alègre et Beñat Cazenaveren arteko alkarrizketatik sortü da REBOTA ikusgarria.

Honen izkibazalea Jena Paul Alègre nazioneartean ezagütürik den aktürra eta antzerki izkibazalea da. Herro eüskaldünak badütü eta Parisen bizi da.

Neska gazte baten eta bere aitañiaren arteko historia da. Gazteak, pelotaz memorio bat egiten dü eta bere aitañiak pelotaren historia aipatzen deio.

Antzerki, dantza, kantore eta bideoak aberastürik REBOTA ikusgarrian pelota ezagütarazi nahi düe.

Kasik profesionalek baizik ez düe parte hartzen ikusgarrian. Andoni Aresti Landa koregrafoak eta, bere Bilboko dantza taldeak.

Kriolinak eta Aus’art taldeko botzekin eta Claude Iruretagoyenak egin arropekin.

Jean-Paul Alègre:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan