XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maulen ez bestarik bena animazione franko

Mauleko bestak hasten dira  gaur (asteartea) !!

Ez bada ofizialki bestarik, komiteak ez beitü herriko etxearen eta prefetüraren baimenik  ukenik, animazione franko izanen dira Maulen egün danik aitzina eta igandearte.

Üngüraxka aritzeko manejak jadanik plantatzen ari dira bena animazione prinzipala ostatüen üngürüan eginen da

ZEZE eta Xiberoots taldeak, Gura show, Xiberotarrak, Altzukutarrak besteak beste, bena ere « escape game » bezalako animazioneak familientako

Antolazale nausiak izanen dira Zinka ostatü elkartea eta Mauleko komertxantak

Hotx izena eta baimena salbü, dena üsatüzko Mauleko besten egiteko bost egünez

 

Peio Queheille komertanten bürüa: 

Pette Jaragoyhen zinkakoa entzüten dütügü : 

Lau  pastoralentako lekü batzen dira

Ez inkieta orano lekü batzen da !

Ordü da orano üda huntan emanik izanen diren lau pastoraletarik bat-en ikusteko

Forma ttipiago bat mila ikusleekin ez haboro Osagarri ezkibü edo pass-bat behar beita bestelan

Hartakoz lau pastoral emanik izanen dira, üsatüz aldiz biga baizik ez denean

« Abd el kader » pastorala emanen düe Xiberoko Pettarreko lau herriek

Eta hori da aurtenko pastoralaren funtsezko kanbioa, ez beita kartieleko süjet bat haütatü

Azken mustrakarat kurritü gira :

Leküak :

  • Atharratzen, Piellenia jatetxean
  • Maulen, Xibero Bio saltegian
  • Donapaleun, La Ferme Souletine saltegian
  • Donibane Garazin, Alimentation Bar Tabac Paris saltegian
  • Baionan, Elkar dendan

 

Lehen pastorala uztailaren 25an uztailaren 25a : igantea uztailaren 30a : ostirale arratsa agorrila 1a : igantea agorrilaren 8an : igantea

Barkoxtarrek maskarada emanen düe üda huntan!

Lüzaz düdatü badira, azkenean ofiziala da, Barkoxtarrek maskarada emanen düe.

Ez haatik üsatüzko sasoan bena bai uztailaren 3Otik aitzina

Negü huntan Barkoxe eta Atarratzeko herriak plantatü ziren maskaraden emaiteko, bena azkenean biak desmüsatü dira COVID planetaren gatik

Ximun Pinque Barkoxatarrak berri huna xiberoko botzan jakinarazi dü: 

Previous Next

Arnaud Exilard Pagolarrak 5 ostatü ezagütü dütü bere herrian. Bada orai 5 urte jüntatzeko günerik ez zela Pagolan.

Pastoralaren mustrakak AUZTEIA ostatüa sortü den günean egiten ziren, eta ber modeloan, dantza trebaketa güne bat eta ostatü bat muntatü dira.

Nicolas Lekarroz ALKARREKIN izeneko alkartearen lehendakaria da, eta hortan herriko alkarte güziak batzen dira. Herriko etxeak eraikuntza erosi eta arra berritü dü herritarrek ostatüa joanaraz dezen.

Besta komiteak ere bai bere gela ükenen dü, kanpoko aldean haurrentako joküak proposaturik dira eta elektrikazko bizikleten kargatzeko ahala badeteke ere bai.

Arnaud Exilard :  

Neskenegünean AUZTEIA ostatüaren lehen egünaren ospatzeko kümita zabalik zaüzüe !!!!!

Xiberotarraren ahozkatzea ahültzen ari da !

 

Hortaz ohartürik, Xiberokazt grabaketen proposatzea pentsatü düe Sü Aziako kideek.

31 urtez eüskararen süstengatzeko lanean ari dira alkarteko kideak, libürüak argitaratzez eta kantore xaharren nümerizatzez bereziki. Jean-Michel Bedachagar lehendakariak eta Allande Socarros kideak xede berria aurkeztü düe Hondare etxe gaineko bülegoan.

Xiberotarrez idatzirik izan diren izkibüetarik abiatürik, Zunharretako Emanuel Inchauspe idazlea bezala, bi jenteren arteko kumersa gisan eraikirik izan dira grabaketak.

Sü Aziako Allande Socarros :

Dagün astetik goiti suazia.com webgünean behatzen ahalko dira !!!

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan