XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Pastorala lau aldiz emanen da azkenean

Abd el Kader pastorala azkenean 4 aldiz emanik izanen da üda huntan !!

Forma ttipiago bat antolatzea aijatüko düana bena ere pastoralaren forma ttipitüko eta agian hüllantarzün haboro ekarriko düana soegilearentako

Allande Davant xiberoko botzako studioetarat hüllantü zaikü : 

Previous Next

Neskenegün goizan, 11orenetan, Berritza alkarteko lagünek, prentsa aitzineko baten bidez, alkartearen xedeak presentatü dütüe.

1998ean, Jean-Dominique Espil eta Pierre-Paul Bercaits-ek alkartea sortü züen. Gazte belaunaldi batek dü orai lekükoa hartzen kanbiamen zonbaitekin.

Aldi hontan amatürrak süstengatü eta lagüntü nahi dira dantza, antzerki, kantore eta müsika erakaspenen bidez.

Eta ikusgarrien promozionea ere bai ahalbidetüko dü alkarteak.

 

Alkarteko Pette Jaragoyhen eta Jon Foucher :

 

Topa Noka, Kautere Balet eta Xiberoots taldeek ikusgarri berriak estrenatü dütüe Mauleko herri bihotzean, eüskal kültürraren arra iratzarraraztez ! 400 jentek leküa aitzinetik erosirik zütüen emanaldiaz gozatzeko. 

Previous Next

Kautere Balet ikusgarritik bada kanbio!

6 dantzari eta müsikalari bakar bat.

Dantzariak oro mintzatü zaizkü:

Ikusgarria Berritza Egünaren kari emanik date üztailaren 3an, Topa Noka ta Xiberoots-ekilan batean.

Leküak oro saldürik!!

Previous Next

Xiberoko laborariak, baratzezainak eta erlezain bat argazkiz hartü dütü Eliane Heguiaphalek.

Üsü pastoraletan eta maskaradetan kütxatü balin badüzüe, aldi hontan gure lürra egünoroz lantzen diener interesatü da.

Erakuska lehen aldikoz Xiberoan presentatürik da, aitzin Lurraman eta Tolosako ostatü okzitandar batetan agertü zen.

Üztailaren 14a Mauleko Ondarre etxealat hüllantzen ahal zide.

Eliane Heguiaphal :

Previous Next

Topa Noka xiberoko nesken dantza taldeak "Urrats" izeneko ikusgarri berria presentatüko dü üztailaren 3an !

Mustraka batetara eramaiten zütüegü Maiana Barreix'engana:

Arren hitzordüa emanik üztailaren 3an arrestiriko 5 etarik aitzina.

Sartzeak oraidanik hartzen ahal dütützüe Mauleko Xirikota edo Atharratzeko Piellenian. 10 eurotan dira eta Topa Noka'z gain, Kautere Balet eta Xiberoots’ek ere beren lan berriak aurkeztüko dütüe.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan