XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Kompany Berritza'ren lekükoa hatü dü Berritza alkarteak.

Ekoizpen etxe baten ardürak ere hartü dütü alkarteak, eta hortan dira Xiberoots baita Kautere Balet eta Topa Noka dantza taldeak.

3 taldeen lan berrien ezagützeko parada eskeinirik date üztailaren 3an Maulen.

Graxiana Castillon alkarteko ko-presidenta:

Leküak salgei dira Mauleko Xirikota saltegian eta Atharratzeko Pieillenia ostatüan, 10 eurotan!

Kasu: leküak mügatürik dira!!!

Previous Next

Ozazerik Ortzaizerat izertü dira atzo gazte eta zaharragoak eüskararen alde !

AEK ak ez dü korrikarik antolatü ahal izan aurten bena, Xiberoko eta Baxe Nafarroako gazte talde batek HERRIKA antolatü dü.

Egünaldi ezinago ekitsüa eta beroa üken düe. Üsatüan bezala müsika, kantoreak eta mezüak oihükatü dütüe indarraren arrabiltzeko.

Jentea kontent zen hain aspaldian holako jeirik bizitü gabe, eta gazteak eskertü dütüe hori antolatürik.

 

Gure erreportajea: 

Previous Next

Korrikaren ber maneran, jenteak lasterkatüko dira herriz herri Ozazerik Ortzaizerat. Xiberoko eta Baxe-Nafarreko gazte talde batek eüskararen biziarazteko egünaldi bat proposatü nahi züan.

Ozazerik partitüko da arramaiatzaren 13 an, hitzordüa goizanko 6ak30tan, 7 orenetan partitzeko eta Ortzaizerat heltüko da arrestiko 3 ak 30ren altexian.

AEK-rentako sos bildüko düe:Ez dütüe km-ak saldüko bena bai t-shirtak, leküan berean eta  aitzin salmentan Sohütako ikastolan arramaiatzaren 9 eta 12an, 10.00etatik 12.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Mattin Epherre eta Petti Uthurriague antolazaletan dira :   

 

Previous Next

« Harat honaka » müsika taldeak bere diska estreinatü dü !

Folk estiloa jotzen düe Klod Etxeberri, Guillaume Hastoy eta Jean Michel Handik.

Triki, akordeoi eta gitarra noten artean Klod Etxeberri eta Guillaume Hastoyen botzak behatzen ahalko dütützüe beste kümitekilan batean !

 

Nola taldea sortü zen ? Diska nola grbatürik izan da ? Norrek dütü hitzak idatzi ? Arrapostüak Klod Etxeberriekilan :

 

Diska erosten ahal düzüe Baionak Elkarren, Atarratzen Vivalen eta Piellenian, Maulen Intermachen ondoko prentsan, Jo Falafelen kamioan eta Xibero Bio-n.

 

Previous Next

"Nola erran" hiztegi numerikoa xiberotarrealat ekarten ari dira Margaita ta Allande Etxart.

Bada 3 urte ari direla, eta orai "s" hizkiaren ürrentzekotan dira.

Nola ari dira?

Zer ikasi düe?

Harat eramaiten zütüegü:

Hitzak eüskaraz nola idazten baita nola erraiten/ahozkatzen diren jakiteko; klik: http://www.nolaerran.org/

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan