XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Maskaradak üdaberria eta ihauteari lotürik badira, aurten, orai arte ez dira izan.

Atharratze, Aloze ta üngürüko herrietaz gain, Barkoxtarrek ere eman gei züen aurten.

Uda edo larrazkenean emaiteko esperantxa badüe...hots sasoz kanpo.

Hortaz ari zaikü Patrick Queheille Kanpo:

 

Previous Next

Sohütarsak RONE electro müsikalari ezagünarekin eginiko « l’Orage » titülüa entzungei !

Zerraldi denboran grabatürik, igan astean elki zen RONEn azken diska .Apirilaren 13an Arte concert webgünean emaiten düan kontzertüan Laura Etchegoyhen agertüko da.

Alkarlan hori nola egin den eta denbora horietan zertan ari den kontatü deikü Laura Etchegoyhenek :

"L'orage" behatzeko heben klika

Previous Next

Ezpeizeko herriak « Abd el kader » pastorala eman behar züan üda hontan bena baimenak ez dütüe jenteer batzarriaren egiteko. Erran behar da bi aste hondarrez 7.000 jente biltzen direla, hots ipar eüskal herriko antzerki handiena. Ondorioz elkibide bat atzaman dü alkarteak kanaldude eta beste plataforma batiri esker xüxenean hedatüko beitüe.
Tomas Erguy ezpeizeko pastoraleko bülegoko kidea :


Üztailaren 25 an eta Agorrilaren 1ean emanik dirate aurtenko pastoralak.

 

Haü günüan gure aurtenko apiril arraina ! Hanitx izan zide sinesten! Eia dagün urtean hala datekean !

Hona pastoraleko bülegoko mezüa : " Pastorala ikusgarri bizidün bat da guretako eta ahal orok ezarriko dütügü emaiteko püblikoarekin, izigarri inportanta da, ez da baizik ikusgarria bena bai biltzeko ezinezko parada."

Previous Next

Egoitz Urrutikoetxea Lexanztarrak Ligiko aterbetxearen kudeantza hartüko dü arramaiatzetik goiti.

Ligiko herriarekin kontratü bat izenpetzez, Egoitzek eremüa bilgüne bat bezala joanarazi gei dü. Xiberotik kanpo horra direnak eta basabürütarrak aterbetxean alkar kütxatzen ahalko dira.

Günea bi zatitan banatürik da : alde batetik 30 pertsoner batzarri egiteko eremüa, eta bestetik, 6 lagünentako etxe ttipi bat bada.

Lo güneak proposatzeaz gain, mendi aterbe espiritü bat ekarri nahi lüke Egoitzek aterbetxean. Alpesetako mendietan 4 urtez aterbe bat etxeki ondotik, esperientzia hortaz baliatüko da bere sükaltaritza proposatzez. Eta emeki emeki, aktibitateak, eztabaidak edo ekitaldi desbardinak plantan jarriko dütü xiberoko kültür eragile desberdinekin.

Zabaltzeko mementoa gibelatzez joan bada ere, arramaiatzetik goiti bere bortak zabaltü behar lüke Ligiko aterbetxeak. Xehetarzün güzien biltzeko webgüne bat eraikitzen ari dira.

Egoitz Urrutikoetxea :

Previous Next

Jente andanak ihardetsi du aek proposatu düan « bultza « izeneko ekitaldiala. Aurten korrikako urtea izan behar bazen, ezeztatürik izan da beste gaüza hanitx bezala. Halere egünaldi kültüral baten antolatzera erabaki düe gaü eskolek eta xiberokoa neskenegun hontan igaran da.

Giro ezinago goxoa denbora ederrarekin, jenteak kantan, dantzan eta marrazkitzen ari izan dira.

Korrika lasterketa bat izateaz gain sos ütürri handi bat da AEK-rentako. Eta sosez lagüntu nahi badüzüe : https://www.aek.eus/ekarpenak/

Iulen Guiresse han günüan :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan