XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« Harat honaka » müsika taldeak bere diska estreinatü dü !

Folk estiloa jotzen düe Klod Etxeberri, Guillaume Hastoy eta Jean Michel Handik.

Triki, akordeoi eta gitarra noten artean Klod Etxeberri eta Guillaume Hastoyen botzak behatzen ahalko dütützüe beste kümitekilan batean !

 

Nola taldea sortü zen ? Diska nola grbatürik izan da ? Norrek dütü hitzak idatzi ? Arrapostüak Klod Etxeberriekilan :

 

Diska erosten ahal düzüe Baionak Elkarren, Atarratzen Vivalen eta Piellenian, Maulen Intermachen ondoko prentsan, Jo Falafelen kamioan eta Xibero Bio-n.

 

Previous Next

Korrikaren ber maneran, jenteak lasterkatüko dira herriz herri Ozazerik Ortzaizerat. Xiberoko eta Baxe-Nafarreko gazte talde batek eüskararen biziarazteko egünaldi bat proposatü nahi züan.

Ozazerik partitüko da arramaiatzaren 13 an, hitzordüa goizanko 6ak30tan, 7 orenetan partitzeko eta Ortzaizerat heltüko da arrestiko 3 ak 30ren altexian.

AEK-rentako sos bildüko düe:Ez dütüe km-ak saldüko bena bai t-shirtak, leküan berean eta  aitzin salmentan Sohütako ikastolan arramaiatzaren 9 eta 12an, 10.00etatik 12.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Mattin Epherre eta Petti Uthurriague antolazaletan dira :   

 

Previous Next

2021ko üdan Abdel Kader pastorala 3 aldiz emanik izanen da !

Hori adostü düe Xiberoko Jauna alkartekoek (Espeize Undüreine, Ainharbe, Sarikota pea eta Ürrüstoi Larrabileko herritarrak batzen dütüan alkarteak).

Üsüan berritan emaiten balinbada emanaldia, oraikoan 3 aldiz emanik izanen da.

Helbürüa : jenteen heinaren ttipitzea protokolo sanitarioaren errespetatzeko gisan.

3 data finkatü dütüe : üztailaren 25a, agorrilaren 1 eta 8a.

Sekülan denbora txarra emanik balin bada emanaldiak neskenegünarekin emanen dira üztailaren 31an eta agorrilaren 7an.

Mesüra sanitarioak ez badia kanbiatzen hebentik harat, Ürrüstoi plaza gibileko sohoan hitzordü dükezüe !

 

Erreportajea: 

Previous Next

"Nola erran" hiztegi numerikoa xiberotarrealat ekarten ari dira Margaita ta Allande Etxart.

Bada 3 urte ari direla, eta orai "s" hizkiaren ürrentzekotan dira.

Nola ari dira?

Zer ikasi düe?

Harat eramaiten zütüegü:

Hitzak eüskaraz nola idazten baita nola erraiten/ahozkatzen diren jakiteko; klik: http://www.nolaerran.org/

 

Previous Next

Martxo hatsarretik, artistek eta kültür mündüko langileek oküpazione mügimentü bat abiarazi düe. Egün Frantzia osoan 100 bat kültür güne oküpatürik dira.

Heben gainti, Paueko eta Baionako antzerki güneak oküpatürik dira. Michel Fouchet, Tokia-ko antzezlaria han gainti ibili da.

Kontatü deikü kültür güneen arrazabaltzea eta langabeziaren erreformaren ezeztatzeaz gain kültür mündüaren sustengü bat egükitzen zirela.

 

Michel Fouchet, "Tokia" kompaniako kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan