XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« Kültürrak bizi behar dü » mezüarekin bildü dira 50 bat jente Maulen neskenegünean !!

Kültürraren üngürüan bazterrak harrotzen dira azken asteetan. Antzerki güneak oküpatzen dütüe.

Ber ideiarekin, Manifestaldi bat eginik izan da Maulen aste ondar hontan kültürra güneen arrazabaltzearen galtegiteko.

Tabalarekin eta harmonika batekin alageratürik, manifestalariek, « San Paztetx »-ren gibeletik Mauleko plazaren üngürüa egin düe.

Ihauter erreferrentzia egiten züan ‘san pastetx »ak, eta errazirik izan da aurten errazirik izan ez den « san pantzar »-aren  maneran.

Jenter galtegin deiegü zentako hor ziren: 

Badü 180 urte Maule eta Lextarre herriek bat egin züela!

1830-etik 1850-a arte Iparreldeko herri ttipiak jüntatzen hasi ziren, zentako? Herritarren zionea ttipitzen hasirik beitzen.
Bazen hainbat urte bi herrien arteko jünta egin nahi ziela, bena bien arteko herra hain beitzen handi, ez zela sekülan egin.
Azkenean xiberoko sindikata egitea lortü züela ikusirik, Louis Philippe erregeak deliberatü eta inposatü züen bi herrien botitzea. Oritaraz dezagün Maule joaiten zela Maulegainetik uhaitzeala arte,eta kurutxe xuritik goiti Lextarre hasten zen. Maulen, diplomata, jauntto eta beste burges eta notable frantsesak baziren,1000bat bizizalerekin. Lextarre aldiz, laborari familiak ziren haboxienik, Eüskaldünak ziren; 400 herritar güti gora behera.

Joel Larroque historialariak kontatzen deikü ordünko giroa :

Xiberoak artistak inspiratzen dütü

Hanitxen gija, erretreta hartü eta 2017an, Jean Paul Lesprit hasi da aktibitate berri batetan

Pintratzea dü haütatü

Erran behar da beti danik arteari interesatü dela « art bizi » xiberoko elkartearen bürüa beita

Pintratze mündüan eta Xiberoan famatürik diren Monique Peytral  ala Monika Ugarteen lagüna da

Hala gija hein bat aija egin dü abiatzeko jauzia

Bere teknika nabela eta spatülaz erabilten da, eta oxo koloretsü diren bistak agerazten dütü

Erakusketa Apirilaren 15arte ikusten ahal da Mauleko mediatekan

Jean Paul Lesprit: 

Previous Next

Jean Christian Galtxetaburu, Vivi Vissler, Ttittika Recalt eta Michel Etxekoparrek ikusgarri berri bat plantan eman düe : « Gaztelondon ze berri ».

Etxahun Barkoxeren kantoretarik hasiz iraganeko eta oraiko garaiak aipatü nahi izan dütüe : euskaldünen migrazio eta oraiko imigranteen ibilbideak, gizon eta emazteen arteko harremanen kambiatzeak…

Ttittika Recaltek xehetarzünak eman deizkü :

Hitzordüa Bilbon Bidebarrietako mediatekan martxoaren 23an 19etan !

Previous Next

2015an Eüskal herrialat bakantzetarat jinik, inglesa den Dylan Inglis-ek eüskara ikasteko gogoa üken züan.

Düala güti, euskaldun izateak eragin tristeziaz bideo bat elki dü youtube katiñan. Euskararen kanbioa galtze bat bezala ikustea düdan ezarten dü, erabilten dügün aldikal, manera berri batetara egarririk beita.

Gilles Deleuze XX.mendeko filosofoaren pentsaketaz abiatürik, hanitxtarzünaren importantzia azpimarratzen dü denboran eta espazioan. Hortarik abiatüz, mintzaje bat tai gabe kambiatzen eta bersortzen dela dio Dylanek.

Bestalde, Gasteizko zientzialari batekin, Euskara eta izadiaren arteko lotüra lantü düe. Dagün bedatsean argitaratürik izanen da eramanik izan den ikerketa.

 

Dylan Inglis : 

 

https://www.youtube.com/watch?v=FbKBxwf72JE&ab_channel=EuskarazMintzo-DylanInglis

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan