Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Neskenegün hontan Elgebarrena alkarteak Lexantzü Zünharre ta Etxebarren bertso barrikadak antolatzen dütü 3. aldiko.
Barrikadak 11etan abiatüko dira Zunharretik, Lexantzü, Ezpeldoin igaran ondotik Etxebarren ürrentzeko.
Bertso bazkaria Etxebarreko Zenitean date, izenaren emaiteko deit Xan 06.03.60.45.71 zenbakialat.
Xan Alkat :
Eüskal herriko kültüra eta güdüken aipatzeko parada berriz ere Athereien !
Ostirale arrats huntan, Colette Larraburuk bere libürüa presentatzen dü Athereieko « atherbetxea » günean :
« francoen mende kantatzen genuenean »
Libürü huntan, Euskal herriko güdüketan kantorean inportantzia aipatzen dü
Parada aspaldiko talde baten arraipatzeko eta arraikusteko : GUK taldea kümit izanen beita beren jakilegoaren emaiteko eta agian bi kantoreen emaitera.
Sarri Panpi Lacarrieu eta Benat Sarasola gure kümitak izanen dira denbora horien aipatzeko

:
Hortako 3 alkarte juntatu dira hala nola Basaburuko ikastola, muskildi bizi eta Andoze alkartea.
Neskenegunean Atzerrian izeneko antzerkia emanik date. Emigrazioa date aipaturik, ertameriketarik Euskal Herrialat jinik den emazte baten integrazioa antzezturik date.
Hau alozen arratseko 8tan date. Jateko eta edatekoekin.
Igantean, Muskildin antzeztü behar zen AMUA antzerki emanaldia ezeztatürik izan da geroztik...
Popol Boscq eta Aitzina azusta :
"Zai zai zai zai" izeneko antzerki ümoretsua emanik date abentüaren 4 eta 5ean Maulen Taping Tapong konpainiaren partetik.
Bi emanaldientako lekürik ez da haboro baratzen!!
Bertrand d’hulst taula züzendaria:
Joan den neskenegünean, eüskararen urtaroa edo sasuaren kari, Athereiko Uhaitza aterpetxea bete da Euskal Herriko 4 haizeetarik jinik zen jentearekin.
Mikel Antzaren "Arroz urez" libürüan aipatürik den Burgoseko auzia eta hebenko istorio ta historia kontatürik izan da, Niko Etxart eta Eñaut Elorrietaren kantoreekilan aldizkatzez.
Izan da momentü honkigarri, irringarri, mistiko, interesgarri eta ejer!!
Gaüaldiaren bildümattoa:
Gaüaldi osoa:
Dagün hitzordüa Uhaitza aterpetxean, abentüaren 3an, nazioarteko eüskararen egünarenkari.