XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

 

Koronabirusaren presentzia orano senditzen bada ere kanpoko animazione zonbaitek istant batez ahaztarazten düe, ostiralean Atharratzen giro ezinagohobean igan den Ekopiknika bezala.

Üda hontan Atharratzeko herriko etxeak 3 ekopkinik antolatzen dütü: müsika, leküko laborarien mozkinak salgei gaüko piknikaren egiteko eta Prefosta alkarteak leküko edariak saltzen dütü.

Azken Ekopiknika agorrilaren 8an dateke gaüko 7 orenetarik goiti!

Previous Next

Mauleko bestetan ere, neskenegün arrestiriko 4etarik aitzina, Zinka ostatüan, kantatzeko parada badükezüe!!

Nola igaiten den jakin nahi badüzüe, hona Maulegainen igaran zena....

"Hainbat hilabetez lo egon ondotik, 'kantorroaz' hitzordüa arrapiztü da !

Aste hondar hontan ontsalaz Maulegaineko bestak ziren. Prefosta horiek ezeztatürik izan dira, koronabirusaren planeta dela eta debekia hor beita.

Bena halere kantatzeko gogoa züen zonbait bildü dira eta egün osoa kantorroaz igaran.

 

 

Previous Next

Dagün astetik aitzina joko berri bat abiatüko da Euskal Irratietan : gora herria ! deitüko dena.

Lehen soka tira izeneko emankizüna bazen, üdan besta batzordetako gazteen artean ; aldi hontan, iparralde osoko 80 herrik parte hartüko düe.

Herri bakotxetarik 3 herritar dirateke, adin eta sexü ezbardinetakoak.

Parte hartzaileak:

Atarratzeko libürütegia arrazabaltürik!!

Astelehen hontan dütü bortak arrazabaltü.

Beren libürü funtsa arrrahinki arraberritürik da, berek egiten düen ekapenarekin bena süstut BDP departamentüko libürü 'autobusen' ekarpenari esker.

Euskarazko funts bat lantürik da ere libürüak Hazparnerik jinarazten dütüe .

Bestalde basabürüko eskolekin lana egiten düe eta beste xede hanitxen proposatzeko gogoa badüe ere.

Maite Aguer lagüntzalea:

Beren egongia Atarratzeko plaza bazterrean kauxitzen ahal da eta lagüntzale txerkatzen jarraikitzen düe permanentzien joanarazteko

Previous Next

Nahiz ez bortxan garai hoberenak izan, aurten ere Xiberoko Botza irratiak bere etxez etxe kanpaina eginen dü

Jenteri hüillantü nahiz, iragan neskenegünean da Mauleko merkatüa abiarazirik izan.

Belainaldi kanbioak ere badira irratian, ezen, Maite Lepaille erretretarat joan balin bada, Titika Recaltek ere ber bidea hartüko beitü urte bat barne. Horien ordez, gazteak agertzen ari dira, hala nola Maider Hoqui eta Amaia Patalagoiti.

Xiberoko Botza, mündü osoan xiberotarrez ari den irrati bakotxa izanik, kanpaina beharrezkoa zaio, leküko programazio xiberotar baten eskentzeko. Kanpainak irratiaren aitzin kontüen %15 ekarten deio.

Allande Erreçaret presidenta:

Beraz bakotxak bere ahalean, Xiberoko Botza lagunt !!!

Üdara osoa herriz herri eta etxez etxe ebiliko gira …

Eskerrik hanitx eginen deiküzüen batzarriaz…

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan