XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Herriko Bozak ikusgai!!

Herriko bozak hüllantzen direla eta izen bereko antzerkia emaiten dü Iduzki Lore taldeak, Basabürüko ikastolak antolatürik.

Maika Etxekopar’ek dü Piarres Larzabalek 1960ean idatzitako antzerkia eraman.

Xehetarzünak heben:  

Igantean abiatzen beitzeizkü maskaradak eta azken asteotan hortaz 2 artikülü idatzi beitütü, Aritz Ibañez Lusarreta kazetalariarengana joan gira eta hari hainbat galto egin; hona arrapostüak:

Maskaradez "Eskualduna" astekarian https://dantzan.eus/kidea/aritz/maskaradez-eskualduna-astekarian

Zuberoako maskaradak urtez urte: https://dantzan.eus/kidea/aritz/zuberoako-maskaradak-urtez-urte

 

Xiberoko botza eüskara emaiten düanen lehen irratia!

Xiberotar Oroen kuntütan hartüz (eüskaldünak eta erdaldünak) Xiberoko Botza bigerren postüan horra da France bleu eta irrati nazionalen aitzinean , mendi lilian aztaletan.

Hedabideetaz inkesta batek dü hau agerazten, EEP (euskal erakund publikoa)k eraman düana, Ipar euskal herrian ikusteko nola kuntsumitzen diren hedabideak

Surprisarik gabe telebista da hedabideetan erabilikenik dena, Bigerrenik arren irratia, prentsaren aitzinean.

Ibai Agirrebarrena xiberotarren usantxak explikatzen deizku: 

15 urte berantago Altzürüküko gazteria berriz harrotzen da !!

Belharri gaitzikorrak eta haur lotxorrak gorde izatzüe maskaradak arrajiten dira !!

Dagün igandean altzürüküko  gazteek beren sasoko lehen maskarada eskeiniko düe ;

30 bat gaztez plantatürik den lagün talde bat da.

Dantzarietan bi aintzidari talde, bata potiko bestea neskatila.

Neskatilak arratzamaiten dira buhame eta kerestu kargüetan ere ;

Lehena Altzürükün , bigerrena Irurin, ondotik Ezpeize, gamere, Idauze, Maule, Santazi , Aloze, Larraine, Barkoxe, Muskildi eta azkena apirilaren 26an Garaibin !!

Erreportaje: 

Ezpeize-Undüreineko, ta üngürüko herrietako 79 arizale, haurrak, eta beste lagüntzale edo ikusle hor ziren Apezetxeko artegian bibilkatürik.

Abdelkader pastoraleko mostrakak abiatürik!!!

Bakotxa bertset bat emaitez hasirik, kantore bat lantzen eta gero ürratsean ebilten iragan dütüe 3 oren.

Kargüak barantailaren 15ean eman gei dütü errejentak.

Harekin, arizale ta lagüntzaleekin elestatü gira:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan