XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xalbador eta Etxahunen artean zoin harreman ?

« Xiberoa Zinez » zinemaldittoari esker, bien arteko lotüra ikertü da neskenegün goizan Maulen. Eta bien arteko zübüa bertan egiten ahal da, egite hanitx beitziren beren bizitzeko maneran, eta balinba hartakoz dira biziko lagün bilakatü. Bi lagün arren, eta adiskidetarzün hori jarraiki da beren semeekin, parada hortan jinik zirenak. Han eginiko erreportajea :

Xiberotarrak taldeak bere bigerren diska azaroaren 25an elkitzen dü!!

Eta parada hortan, Xiberotarrak kantari taldeak bere 2. diska presentatzen dü hilabete ürrentzean, Maule Baitha zinemako salan azaroaren 23an neskenegün arratsan eta 24an igande arrestiritan. Zibozen lantü düe beren grabaketa, Oihan Oliarj Ines-en lagüntzarekin soinüarentako. Botzen aldetik Laura Etchegoien-en lagüngoa ere üken düe. 16 kantore hontü dütüe , 6 aho hütsez eta 10 müsikaz lagüntürik, NAHASTEZ beren SORKUNTZAK eta arrahartzeak. Jüstoki diska berri horren presentatzeko kontzertü bat eskeintzen düe Maule Baithan. Xiberotarrak taldeko kantarietaz gain, Oihan Oliarj Ines eta bere müsikalari lagünak hor izanen dira. Sartzeak oraidanik Sohütako Irrintzina prentsa eta Xibero Bio saltegietan edo turisma bülegoetan Johañe Etchebarne Ajia eta Mayalen Larrory :


n
Kantaldiaz botzik!

Xiberoko Botzak antolatü dügün "Itxaropena, Itxaro Borda kantatüz" kantaldiaz irus elki dira Itxaro Borda bera, kantari, musikalari ta behazaleak. Nahiz eta zinemagela ez zen osoki beterik, gü ere botzik gira hitzordü ejer bat emanik. Itxaro, kantari ta behazaleengana joan gitin:

Xiberoan ere zinema gozatü nahi da !

2011az geroztik Hebentik alkarteak antolatzen dü filmaren festibal edo zinemaldi ttipi bat. Helbürüa delarik Eüskal kültüra edo eüskaldünek eginik film eta dokümentalen agerraraztea. Aurten Maulen iganen dira egünaldi edo gaüaldi haboroxiak bena Basabürüan paseatüko dira ere, Gamerat kümit beitira neskenegünean. Aurten « Laborariak eta poetak » barnatüko dira, jakitez bien arteko lotüra bat agertzen dela. Lehen hitzordüa ostegünean Mauleko parropiako salan, biharamenean Gamereko Agerian eta berriz ere neskenegünean Maulen, Xalbador eta Etxahunen aipatzeko Mixel Etxekopar :

Itxaro Bordaren omenez kantaldia neskenegünean

« Itxaropena , Itxaro Borda kantatüz » izeneko kantaldi ikusgarria neskenegün hontan horra zaikü. Itxaro Bordak, 5 hamarkadaz idazlan andana egin dütü eta mota hanitxetakoak. Horietan kantore paketa, izan kantariek xüxenka galteginik, ala bere idazlanetan hartürik. Azken aldian idazlearengana joanik, aldi hontan kantari batengana gira joan jakiteko zentako kantaldiala jitera honartü dian, zer dion Itxaroren kantoreetaz eta alkarrekin dutuen orroitzapenetaz. Mixel Arotce Zartantxü dugu :


Kantaldia neskenegünean 9tan abiatüko da Maule Baitha zinegelan. Lekü güti baratzen beitira, hobe düzüe Xiberoko Botzeala jinik aitzinetik erosteko.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan