XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Erakuska berri bat Mauleko Mediatekan

Argazki erakuska bat da, Indiarat bidajez eramaiten gütüana Mathilde Betachet Liginagarren begietarik. Betidanik argazki egile, amets bat bete dü Indiarat joitez eta Steve McCurry foto egile famatüen ürratsen jarraikiz. Erakusketa hilabete ürrentzea arte ikusten ahalko da, eta argazkiak erosten ahal dira. Mathilde Betachet :

Goxoki bizi ikusgarria 5 aldiz emanik izanen da !

MSA deitzen den Akitaniako Laborantxako Mütüelak dü xedea plantatü, barneko lürraldetan dinamikaren hobetzeko. Bestalde leküko alkarte eta leküko zerbütxü egitürak ezagütarazi nahi dütüe. Hartakoz « Goxoki bizi » izeneko ikusgarria sortü da, antzerki maneran , Tokia leküko antzerki konpaniarekin lan egitez. 13 aktür, zerbütxü alkartetik jinik haboroxik, eta 5 emanaldi orotarat : Pagolan Setemearen 29an Maulen ürrietaren 10ean Altzürükün ürrietaren 26an Aiziritzen azaroaren 9an Ainarben azaroaren 24an Xehetarzünak Yvette eta Leonie Aguergaray :

Itxaro Borda idazlea ohoratürik kantaldi baten bidez

« Itxaropena, Itxaro Borda kantatüz » izeneko kantaldi ikusgarri bat antolatzen dü Xiberoko Botzak. Hainbat artistek 14 kantore emanen dütüe ürrietaren 12an Maule Baitha zinegelan. Sartzeak oraidanik salgei dira Xiberoko Botzan berean, Mauleko herriko etxean, Donapaleuko Pagola dendan eta Baionako Elkar dendan. Itxaro Borda:

Urrietaren 5 eta 6an 700 urte galdüko dütü Atarratzek

Bastida bat bezala arrezagütürik izateko proiektüa badenetik halako besta bat antolatü nahi züan herriak eta urte batetako prestakuntzen ondotik aurten izanen da lehen antolaldia ! Bi egünez animazionez fundi izanen da eta püblikoari oro zabalik izanen da. Erdi aroko gaiaren üngürüan ateleria andana izanen dira, bai ikusteko bai eta parte hartzeko. Arku tiratzea, zaldün borrokak, Zaldi gaineko borrokak, Ezpata borrokak, dantzak, mintzaldi bat, ikusgarri bat, haskora tiratze… Gaüza zonbait tenore finkotan izanen baldin bada neskenegun gaüeko ikusgarria bezala (7 orenetan) egün osoan zehar lekü desbardinetan beti badate parada zerbaiten egiteko. Haurrentako garaiko joküak badirate ere, eta garaiko janari eta edariak txestatzeko manera izanen da, izan aihari handi batetan edo ere txütik jateko. Jean Roland Michaut antolazaletarik bat :

Aitzina dantzak elkarteak bere sartzea egiten dü

Sartzea aktibitate berrien intseatzeko memento bat da gazte eta adinetakoentako. Karate judo, igeska edo…dantza zertako ez ! Hartakoz düala 6 urte Jerome Etchemaite mauletarrak “aitzina dantzak” elkartea eraiki dü arrakasta eder batekin. Euskal herriko fandango bena ere frantziako beste eremüetako dantzak ere proposatzen dütü ostirale arrats oroz. Lehen hitz ordüa ostirale huntan Zerbütxü günean. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ou par téléphone au 0612540185 Jerome Etchemaite:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan