XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberoan ere zinema gozatü nahi da !

2011az geroztik Hebentik alkarteak antolatzen dü filmaren festibal edo zinemaldi ttipi bat. Helbürüa delarik Eüskal kültüra edo eüskaldünek eginik film eta dokümentalen agerraraztea. Aurten Maulen iganen dira egünaldi edo gaüaldi haboroxiak bena Basabürüan paseatüko dira ere, Gamerat kümit beitira neskenegünean. Aurten « Laborariak eta poetak » barnatüko dira, jakitez bien arteko lotüra bat agertzen dela. Lehen hitzordüa ostegünean Mauleko parropiako salan, biharamenean Gamereko Agerian eta berriz ere neskenegünean Maulen, Xalbador eta Etxahunen aipatzeko Mixel Etxekopar :

Kantaldiaz botzik!

Xiberoko Botzak antolatü dügün "Itxaropena, Itxaro Borda kantatüz" kantaldiaz irus elki dira Itxaro Borda bera, kantari, musikalari ta behazaleak. Nahiz eta zinemagela ez zen osoki beterik, gü ere botzik gira hitzordü ejer bat emanik. Itxaro, kantari ta behazaleengana joan gitin:

Mauvais Berger izeneko libürüa argitaratü dü Astobelarrak

Etienne Boyer idazleak bere bizi dütüan bi üda kontatzen dütü lan hortan. Artzain bezala erauntsirik, ze nolako esperientzia üken düan llabürtü dü. Horri esker bere tripako minak sendatü dütü eta beharra senditzen beitzüan idatzi dü. Sos irabaziak oro Astobelarrari eskeintzen dütü idazleak. Libürüa Xibero Bio saltegian salgai da. Etienne Boyer :

Itxaro Bordaren omenez kantaldia neskenegünean

« Itxaropena , Itxaro Borda kantatüz » izeneko kantaldi ikusgarria neskenegün hontan horra zaikü. Itxaro Bordak, 5 hamarkadaz idazlan andana egin dütü eta mota hanitxetakoak. Horietan kantore paketa, izan kantariek xüxenka galteginik, ala bere idazlanetan hartürik. Azken aldian idazlearengana joanik, aldi hontan kantari batengana gira joan jakiteko zentako kantaldiala jitera honartü dian, zer dion Itxaroren kantoreetaz eta alkarrekin dutuen orroitzapenetaz. Mixel Arotce Zartantxü dugu :


Kantaldia neskenegünean 9tan abiatüko da Maule Baitha zinegelan. Lekü güti baratzen beitira, hobe düzüe Xiberoko Botzeala jinik aitzinetik erosteko.
Laida Pilotaria ikusgarria Maulera horra da

Laida Pilota, Pier paul Berçaits-ek asmatü ikusgarria emanik izanen da Xiberoan Urrietaren 26an. Parisen bai eta Euskal Herriko honenbeste günetan eman ondoan, 11 geren aldikoz eta lehentze emanen da Xiberoan. Dantza, kantore eta müsikaren bidez, pelota eta pelotakariak laidatzen dütü ikusgarriak ; Eüskal Herri osoko artistek parte hartzen düelarik. Hala nola, Gipuzkoako landarbaso abestza eta Oinkari dantza taldea, Xiberoko Xateletarrak dantzariak, Koldo Amestoy ipuin kontazalea edo ere Magali Zubillaga, zonbaiten aipatzeko. Ikusgarriaren lehen partean Topa Noka dantzari taldea ikusten ahal date. Hitzordüa ürrietaren 26-an Mauleko Jai Alaian, sartzeak hartzen ahal dira : Xibero bio-n Maulen eta Atarratzen Unimarché saltegian. Pier Paul Berçaits :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan