XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Üda batez azkena.

« Üda batez » dantza ikusgarriaren azken emanaldia date neskenegün hontan, Maulen. Xiberoko ikastolen alte date. Aitzineko hamar ikusgarrietan arrakasta üken dü ikusgarriak, Donapaleun ehün bat ikusle kanpo batü zen, eta azken emanaldian, hots Baionan, mila bost ehün bildü ziren. Arren, beren ikusteko azken parada neskenegün hontan date. Haatik, « Üda batez » gabe, « Bedatse batez » badate Master Class-eko dantzariek emanik. Arren hitzordüa emanik Mauleko Jaï alaï-ean neskenegün arrats hontan 20:30etarik aitzina. Ikusgarria 20:30tan hasten bada, 19:30etarik aitzina pastetx eta edateko badate. Dominique Espil :


Ikastolako etxenkoak :
Domingo Garat pastoralak bere süjeta dü.

« Domingo Garat » pastoralako kargüak banatürik izan dira. Jean Fabien Lechardoy aurtenko errejentak dütü eman. Thierry Inchastoichipy izanen da süjeta. Frantxoa Caset-ek idatzi düan « Domingo Garat » pastorala emanen dü Pagola herriak üztailaren 28an eta agorrilaren 4ean. Kargü emaitean erreportaia :


Frantxoa Caset:
Basabürüko ihautiak aste ondar hontan dira

Aste undar huntan ihaute giroan eginen da ! Neskenegünean hasirik Urdinarbeko maskaradak Maulerat horra dira, eta biharamenean aldiz “basabürüko ihautiak” izanen dira. Eta parada hortan, urte oroz egiten den maule Atarratze lasterkaldia izanen da,36 GERRENA ETA heltzea Atarratzen aurten. Han, Bandas, apaintze eta ihaute giroa izanen da lasterkari eta ebiltarientako. Anais eta Pauline:


Sébastien Challa:
Pierre Alex Barcoisbide argazkilariaren erakusketak betea egin dü!!

Hama bost egünez, Pierre Alex bere argazki tresnarekin eta ChRISTIAN De gaye, “les Chemins de lokoti” elkarte bürü eta bedeziarekin kurritü da afrikako camerouneko bideetan. Han egin düan erreportajeko lana da Alsace Lorraine karrikan esterenatü iragan astean. Orai, bere argazkiak ikusgei eta erosgei dira bantaia ürrentzea arte. Bildüko diren sosak orro « les chemins de lokoti » elkartearen alde izanen dira Pierre Alex BARCOISBIDE eta christian De Gaye:

Euskara batuaz Euskalzaindiaren erakusketaren estrena

Euskara Batuaz , Euskalzaindiak, egin erakusketa estrenatü da Mauleko ondarearen etxean eta ikusten ahal date martxoaren 16ala. 1968an Arantzazuko kongresoan euskara batuaren lehen arauak finkatü ziren. Bide lüze honen istoria kontatzen da erakusketan eta ikusten ahal date Maulen hilabetez ondarrearen etxean eta gei hortaz, mintzaldi bat ere, eskentüko dü Jean Louis Davant ek martxoaren 2an. Andres Urrutia Euskalzaindiaren lehendakaria


Xarles Bidegain Euskalzaindiaren lehendakari ordaria

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan