XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Lannemezan'etik CD elkiko !

Bada 10 urte Mixel Etxekopar Lannemezan’eko presontegian ebilten dela müsikaren üngürüko xede eramaiteko. Hatsarrean Didier Aguerre pagolarrak txülüla ikastea galteginik, ürrentzean müsika xede oso bat elkiko da hortik. Horiek hola 8 presok, horietarik 5 euskal preso politikok, diska bat elkiko die, berek idatzi eta sortütako müsikarekin. xedeaz Mixel Etxekoparekin:


Dagün urtean, 18 urte eginen dü Didier presontegian dela eta baldintzapeko askatarzüna galtegiten ahal düke, ageriko zer baldintzetan. Didier Aguerre’en süstengu gaüaldi bat badate abentüaren 8an Donaixtin.
Mauleko Zinka alkartea 20 urte.

Mauleko Zinka elkartea hasi da bere 20 urte bürüko bestaren prestatazen. Abentü hatsarrean dateke. Arte hortan bere biltzar nausia ere egin dü. Düala 20 urte sortü zen güne hori, gehien bat müsika kontzertuak antolatüz dabil, nahiz egongia galtazale direner ere zabalik den. Iragan urtean kontütan hartürik, 25 bat kontzertü antolatü dira, eta hortaz gain arra berritze lanak ere egiten dütüe, bereziki baratik bazter, güne goxoago baten egokitzen. Urte betetzeko antolaketak direla eta, ostiralearekin kantoreari arte zabal bat eskeinirik izanen zaio Amaren Alaberekin, eta karaoke batekin. Antzerkiari ere pentsatü düe, Gipuzkoatik jinen den Txiki aktorearekin, bakar lan bat beidateke. Neskenegünarekin goizetik hasiko da, merkatüaren gainti, müsika eta bertsoekin, bazkaria ondotik prefosta, eta arrestitan berriz Maulen gainti jokü bat, eta gaüaz kontzertüak, Gatom, Kaleko Urdangak eta Tiocfaidh’arla taldeekin…Eta sürprisak….Zinkaren urte bürüa, Abentüaren 1ean !! Julen Guiresse eta Ion Fouchet :

Agusti Xaho Atarraztarraz B-D bat presentatüko da Atarratzen neskenegünean!!

Asisko Urmeneta marrazkilari famatüak dü lantü 100 ostozko libürü hau. Bi edizione badira biak euskaraz, bata batuaz, eta bestea xiberotarrez. Parada hortan egünaldi eder bat antolatüko da “prefosta” elkartearen lagüntzarekin. Goizan libürüaren presentatzea, arrestiko 4tan marrazki atelier bat Asiskoekin eta arratsean kontzertü: Leküko kantariak, eta Euskal Herri oxoan famtürik den Patxi Saiz hor izanen da Asisko Urmenta, Maider Larrory eta Joana Hoquy:

Aztihitza Xahoren biziaz komiki berria, Asisko Urmenetaren eskütik.

Aztihitza deitzen da, Asisko Urmeneta marrazkilarriak, Agosti Xahoz egin komiki berria. Ehün orrialde dütüan lan pottolo batean biltzen dü Xaho Atarraztarraren bizia. Lan honen bidez ohartzen gira nolaz bere garaiko, gizon idekia zen, exkertiarra laikoa eta Eüskaldüna. Eüskarazko lehen prentsaren sorzailea izan zen, eta feminista ere besteak beste. Anekdota gisa ikusten dügü, Etxahun barkoxek, Xahoren bozka kanpaina batetan parte hartü züala. Asisko Urmenetaren estiloa, librea da, ez dütü Xahoren garaiko arropa edo arkitektürraren arrauak errespetatzen adibidez, lüma libreki joaiten zaio… Undarrian, emaitza ederra da, gure libürütegian, atentzione handiz ezarten den lan eder eta barna horietakorik bat ! Asisko Urmeneta :


Atarratzeko libürü presentazionean egin erreportaia :
Petiri Xübüko kantariaz

Petiri Xübüko edo Jean Pierre Caubet txanbelari eta kantariaz blog bat sortü berri dü Allande Etxart-ek. Hartaz Iruñako gaitero ta txanbelarielibatek egin züen ‘tesa’ bat. Geroztik Allandek dokümentü, argazki, ta kantore bildü dütü; heben: http://caubet.eklablog.com Allande Etxart:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan