XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

"Esperantxak erran deit" izeneko libürüa elki dü pagolarrak.

Olerki eta kantoreetaz gain, bere ilobaren marrazkiak badira, 150 osto beno haborotan.

Frantxoa Caset:

Maiatz argitaletxeak dü argitaratü.

 

Previous Next

Txiriboga Baiona ttipiko ostatüa erosi eta, Nicolas Armendaritz Xiberotarrak POTT izeneko serigrafia günea sortü züan. Karta, libürüxka edo tee-shirt gainean bere marrazkiak imprimatü eta saltzen dütü, eta formakuntzak proposatzen.

Aurten berrikuntza bat : ZÜZÜLÜ deitzen den partekatze günea bilakatü da lokala. Urte batez leküko artisauekin arra berritü eta, ostatü bat bilakatü da zola, zerigrafia güneaz gain. Bixkotx eta kafeak ahal bezain fite txestatzen ahalko dira.

Alde gainean, pausa güne bat bada, eta 4 eskülangileek gela bat alokatzen ahal düe urtearentako. Eskülangileen obrak saltzeko güne bat eta erakusketak proposatzeko leküa ere bai pentsatürik izan da.

Azkenik, kontzertü edo antzerki gaüaldi zonbait egitea pentsatü dü Nicolas Armendaritzek, pandemia ampletü bezain zale.

 Nicolas Armendaritz :

Previous Next

Haurrentako libürü bat Bartoxeko Olentzero izenekoa, bestea gazteentako Intza eta Tomas sorginen sekretua izentatürik. Eta hirugarren bat Parce que la vie va parfois de travers 2.
Lehen bi libürüentako argital etxeak jin dira bere gana marrazkien galtegiteko. 3. Liburua aldiz segida bat da. Non eta Laurek kontatzen düan arrageiaz egün oroz agitzen ahal diren egoera zonbait. Azken hau Astobelarra xiberoko argitaletxean atzamaiten ahal da. (http://astobelarra.fr/komikiak/55-parce-que-la-vie-va-parfois-de-travers-2.html )

Laura Gomez :

Previous Next

Bista Eder laborantxa lizeoko antzerki opzionea hartü züen ikasleek haien lana aurkeztü düe.

Tokia antzerki taldea eta Nahia Garat argazkilariaren lagüngoarekin, generoa galtozkatü düe.

Antzerki eta argazkiaren bidez haien ideiak eta pentsamentüak adierazi dütüe.

Ikasleek eta Naia Garatek xehetarzünak eman deizküe :

 

Nahia Garaten lana hebentxe ikusten ahal düzie

 

Previous Next

Erroak Urdats Santazin dütüan Txomin Peillen’ek Minotauro izeneko libürüa izkiribatü dü.

11 urteetan bere aitaren partetik bortxatürik izan den neskatxuna batek zer bizitü düan eta nola emaztetü den aipatzen dü.

Hots bortxaketa baten ondotik nola bere nortarzüna eraikitzen ahal den.

Txomin Peillen: 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan