XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Egoitz Urrutikoetxea Lexanztarrak Ligiko aterbetxearen kudeantza hartüko dü arramaiatzetik goiti.

Ligiko herriarekin kontratü bat izenpetzez, Egoitzek eremüa bilgüne bat bezala joanarazi gei dü. Xiberotik kanpo horra direnak eta basabürütarrak aterbetxean alkar kütxatzen ahalko dira.

Günea bi zatitan banatürik da : alde batetik 30 pertsoner batzarri egiteko eremüa, eta bestetik, 6 lagünentako etxe ttipi bat bada.

Lo güneak proposatzeaz gain, mendi aterbe espiritü bat ekarri nahi lüke Egoitzek aterbetxean. Alpesetako mendietan 4 urtez aterbe bat etxeki ondotik, esperientzia hortaz baliatüko da bere sükaltaritza proposatzez. Eta emeki emeki, aktibitateak, eztabaidak edo ekitaldi desbardinak plantan jarriko dütü xiberoko kültür eragile desberdinekin.

Zabaltzeko mementoa gibelatzez joan bada ere, arramaiatzetik goiti bere bortak zabaltü behar lüke Ligiko aterbetxeak. Xehetarzün güzien biltzeko webgüne bat eraikitzen ari dira.

Egoitz Urrutikoetxea :

Previous Next

Ezpeizeko herriak « Abd el kader » pastorala eman behar züan üda hontan bena baimenak ez dütüe jenteer batzarriaren egiteko. Erran behar da bi aste hondarrez 7.000 jente biltzen direla, hots ipar eüskal herriko antzerki handiena. Ondorioz elkibide bat atzaman dü alkarteak kanaldude eta beste plataforma batiri esker xüxenean hedatüko beitüe.
Tomas Erguy ezpeizeko pastoraleko bülegoko kidea :


Üztailaren 25 an eta Agorrilaren 1ean emanik dirate aurtenko pastoralak.

 

Haü günüan gure aurtenko apiril arraina ! Hanitx izan zide sinesten! Eia dagün urtean hala datekean !

Hona pastoraleko bülegoko mezüa : " Pastorala ikusgarri bizidün bat da guretako eta ahal orok ezarriko dütügü emaiteko püblikoarekin, izigarri inportanta da, ez da baizik ikusgarria bena bai biltzeko ezinezko parada."

Astobelarra ez da auher

« Rigor noctis » libürüa agerarazi dü Astobelarra xiberoko libürüen agerazteko elkarteak

Libürü hunekin Thomas Ponté-ek bere laugerren libürüa dü bürützen

Ezkibü Beltz bat aipamenaren aldetik bena ber denboran ümorez beterik

Astobelarra libürü agerazleak, berriz leküko idazle original baten haütüa egin dü

Libürüaren erosteko, Mauleko merkatüan arrahinki mahain bat etxekik da Astobelarran libürüen saltzeko bena interneten bidez ere kauxitzen ahal da

 

Thomas Ponté: 

Previous Next

Jente andanak ihardetsi du aek proposatu düan « bultza « izeneko ekitaldiala. Aurten korrikako urtea izan behar bazen, ezeztatürik izan da beste gaüza hanitx bezala. Halere egünaldi kültüral baten antolatzera erabaki düe gaü eskolek eta xiberokoa neskenegun hontan igaran da.

Giro ezinago goxoa denbora ederrarekin, jenteak kantan, dantzan eta marrazkitzen ari izan dira.

Korrika lasterketa bat izateaz gain sos ütürri handi bat da AEK-rentako. Eta sosez lagüntu nahi badüzüe : https://www.aek.eus/ekarpenak/

Iulen Guiresse han günüan :

 

Previous Next

Jenofa Cuisset et Laurent Caudine idazleek Claverina, ursus arctos niz libürüxka argitaratü düe. Beñat Espilek xiberotarrez  ützüli dü.

Testu horrek HAU aldizkarian Ruben Gomez Astüe Liginagako auzapezaren idatzi bati oihartzün egiten dü.

Bi idatziak Pirineo atlantikoetan sarrazirik izan diren hartzetaz mintzo dira. Ruben Gomez-ek hartza bizitzen den üngüramena kanbiatü dela ohitaratzen dü.

Emeki emeki oihan arteko güneetan esküa sartü dü gizakiak, eta betüatzez (bétonner)basa kabaleen üngüramena azkarki baldintzatü dü.

Hartzaren larrüarekin beztitzez, Jenofa Cuisset eta Laurent Caudine idazleek basakabaleen eta gizakien arteko alkar bizitza egingarri dela erakutsi nahi düe.

Bena hortarako, menpekotarzüna baztertü beharko da, eta izadiaren barne bezala senditü behar dela azpimarratzen düe.

Libürüxka prezio soltan (librean ) salgai da. Aski da Laurent Caudine-rekin harremanetan sartzea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidealat idaztez.

 

Laurent Caudine :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan