XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Haurrentako libürü bat Bartoxeko Olentzero izenekoa, bestea gazteentako Intza eta Tomas sorginen sekretua izentatürik. Eta hirugarren bat Parce que la vie va parfois de travers 2.
Lehen bi libürüentako argital etxeak jin dira bere gana marrazkien galtegiteko. 3. Liburua aldiz segida bat da. Non eta Laurek kontatzen düan arrageiaz egün oroz agitzen ahal diren egoera zonbait. Azken hau Astobelarra xiberoko argitaletxean atzamaiten ahal da. (http://astobelarra.fr/komikiak/55-parce-que-la-vie-va-parfois-de-travers-2.html )

Laura Gomez :

Previous Next

Erroak Urdats Santazin dütüan Txomin Peillen’ek Minotauro izeneko libürüa izkiribatü dü.

11 urteetan bere aitaren partetik bortxatürik izan den neskatxuna batek zer bizitü düan eta nola emaztetü den aipatzen dü.

Hots bortxaketa baten ondotik nola bere nortarzüna eraikitzen ahal den.

Txomin Peillen: 

 

EKE-ko züzendari berria xiberotarra da

Johane Etxebest 40 urteko Ligiarra EKE Euskal kültür erakundeko züzendari berria bezala izentatürik izan da

IDB dantza federazioneko bürüa zen orai artino, eta bere ebilbidea aberatsa izan da eüskal kültüran.

Bere lehen hitzak heben:

Aurten « abd el kader » pastorala segür emanen düe Pettareko herritarrek !

Iragan urtean behar üken züen urte batez gibeltü beren pastorala Pettareko herriek.

Konplikatü, jakitez gibelean bazirela  10 herri prest eta haidürü beren pastoralaren emaiteko.

Behar izan da akomatü beste herri  oroek hunhar dezen urte batez gibeltzea

Orai, berriz ere pastoralak beranta hartzen dü ez beidütüe mustrakak arrahasi ahal izan, bena elkarteko kideek segürtatü düe aurten eginen zela

Thomas Erguy:

Zinema maitazaleek orano pazentziatü beharko düe

Hatsarre batez abendüa 15 a aiaptü bazüan gobernüak, beste hiru aste apürrenetik egüki beharko düe

Maulen, Maule baitha zinema beti hor da eta urte gogorra izan da elkartearentako.

Alta, azken bi urteetan hobetze bat senditzen zen sartzeen gorakada batekin

Horri esker bi langile pakatzen dütü elkarteak.

Horrez gain sos sararazten düen film famatüetik kanpo, hala nola  “le roi lion” , beste animazione hanitx eta dokümental eztabada franko proposatzen dütüe urtearen zehar

Urtean hüllan 20 000 (20mila) sartze egiten dütü mauleko zinemak

 

Pierre Lalague elkarteko bürüa:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan