XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Jentez fundi zen atzo Ürrüstoi Abdelkader pastoralaren lehen emanaldiarentako. Püblikoa, arizaleak eta antolazaleak kontent/botzik agertü dira 3 oreneko ikusgarriaren ondotik. Lehentze da pastoral batetan ez dela haboro aipatzen turkak eta kiristiak, baizik eta gorri eta urdinak.

 

Dagun ostiralean emanen den gaüko emanaldiarentako lekü güti baratzen baldin bada, agorrilaren 1 eta 8 an azken paradak dirateke honen ikusteko.

hona heben han bildutako lelkükotarzün zonbait, kantore bat eta antolazale, idazle eta sujetaren hitzak :

 

Antxerak Pagolak dütü irabazi 2000 euro rekin. Eta tradizioak nahi düan bezala taula gaineala igan dira dantzatzeko, moneinen emaiteko.

Eric Alcacebe'en mezüa:

Previous Next

2 urtez mustraketan ari izan ondotik, hainbat aldiz esperantsa ükenik eta azkenean bai ! Ürrüstoi Larrabile, Ezpeize, Ainarbe eta Onize peko arizaleek igante hontan düe lehena emanen.

Aurten 4 aldiz emanen düe pastorala pübliko zionea ttipitü beitüe. Eta pass sanitario hori beharko da sartzeko. Lehenagotik egiten ahal ez düenentako 4 erizain ariko dira azterketa antigenikoak proposatzen goizan zehar.

Lekürik ez da haboro batzen lehen pastoralarentako eta guti baizik ez dira azkenarentako.

Leküak erosteko :

  • Atharratzen, Piellenia jatetxean
  • Maulen, Xibero Bio saltegian
  • Donapaleun, La Ferme Souletine saltegian
  • Donibane Garazin, Alimentation Bar Tabac Paris saltegian
  • Baionan, Elkar dendan

Bigerren pastorala uztailaren 30an, hirugerrena agorrila 1an, eta azkena agorrilaren 8an.

 

Jean Louis Davant idazlea :

Batttitta Berrogain errejenta :

Alain Mercapide Ttanpe süjeta :

Margot Faurie dantza erakaslea :

Sophie Larrandabürü kantore eramailea :

Niff Nicolao sonü teknikalaria :

 

Oger viskontuak Mauleko gaztelüa eskeini züan üztailaren 17 batez

1307ko uztailaren 17 batez Mauleko OGER viskontüak Mauleko gaztelüa Frantziako erregeari eskeini züan. Jesto honen konprenitzeko, garaiaz eta kontestüaz mintzatü gira Joel Larroque Historia erakaslearekin :

Previous Next

Muskildiko Xisterra zaharra hotelean alkarte berri bat plantan jarri da leküaren animatzeko. Helbürü nausi düalarik kültürgune baten izatea.

Helbürüetan artista erresidentzia/egonaldi bat egin nahi da, ateleria güne bat eta oholtza bat ikusgarri eta kontzertüentako. Hebenko eta kanpoko kültür sormen güne baten izateko.

Lehen egünaldi bat antolatüko düe setemearen 4an bena lehenago film llabür baten xedea düe. Eta hortan aktür gisa parte hartü nahi badüzüe üztailaren 31an izanen da grabatze egünaldia Muskildin berean.

Alkarteko Maika Etxekopar eta Junes Bedaxagar :

Eüskararen astea proposatzen da Xiberoko haurrer

Haurrentako « Euskararen astea » proposatzen dü aste huntan Euskal elkargoako inganio zerbütxüak

Helbürüa aste batez eüskarazko animazioneen proposatzea haurrer

Parada hortako Xiberoan pastoral bat emanaraziko zaüe haurrer

12 haur dira orotarat Idauzeko eskolan pastoral horren lantzeko aste huntan

Ostiralean « txingilinkor mingilinkor » hotx George Orwell-en  « la ferme »  Mixel Etxekoparrek eüskaratü düan pastorala emanen düe

Hanko giroa hartü dügü : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan