Departamentüko Bortüen Alkargoak (Groupements Pastoraux) eta Bortüko Lürren Alkarteak (Associations Foncières Pastorales) biltzen dütüan federazionea sortü da iragan maiatzaren 23an Ahüzkin. Federazionearen beharra agertü da pezü haboro ükeiteko konzertazionetan eta erabaki egitüretan. Departamentüko Laborantsa Kanberaren bortü sailako lagüngoa ükenen dü, administrazione, animazio mailan eta teknikoki xedeen egiteko. Federazionea koordinazione eta algarrizketa güne izanen da eta ordezkatürik izanen da Departamentü mailako egitüretan. Maiatzaren 23ko sortze biltzarrean, Baxenafarroa, Xiberoa eta Biarnoko ibar güzier ordezkaritza bat eskentzen deien Administrazio Kontseilüa osatürik da eta Françoise Pitrau Atarraztarra lehendakari izentatürik izan da.
Entzün Arño Etxebarne Agia Bortü Alkargoako diharüzaina :