Diskriminazio sindikala izan dela honetsi dü Claudie Viaud, Tolosako proküradore ordeak, Tolosan egin den FNSEA sindikataren auzian. Horrez gain, 100000 euroko ixüna galtegin dü Coopéval kooperatifaren kontre eta 3000 Jean Claude Labit haren lehendakariaren kontre. Beste 100000 euro bakotxari galdegin dü, sosa üken züen hiru "Zereala Ekoizle Sindikater". Kooperatibaren bidez altxatürik den legarrarekin, laborariek FNSEA sindikatari kotizazionea jakin gabetarik pakatzen düelakoz, auzibidea zabaltü züen Confédération Paysanne eta Coordination Rurale laborari sindikateek. Bi sindikat horiek damü-domaiak galtegin dütüe, lehena 300000 euro, bigerrenak aldiz euro sinbolikoa. Epaileak urtarilaren 28an emanen dü bere deliberoa.
Entzün Jacques Bonati FNSEAko auzia jarraiki düana :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3168