XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Europako Laborantza Politika Bateratü eta ardi hazkuntza.

Laborantza Politika Bateratüak izanen dütüan ondorioak ardi hazkuntzan, asteartean Aiziritzen iragan ziren Ardi sailaren Asisen solasen erdian izan dira. Laborantzako sail ezbardinen artean nola partekatüko diren Europako lagüntzak negoziatzen bada ere oraino Frantziako laborantza ministeritazan, norabide nausiak ikusiz, baikor agertü dira Departamentüko Laborantza Ganbarako ordezkariak. 
Jean Michel Antsolabehere departamentüko laborantza ganbarako lehendakaria :

Bortüko polikari lotüak diren lagüntzen aldetik ere aldaketak ekarriko dütü PAC berriak, eta hor ere xehetarzünak ez badira ere oraino arras finkatüak, bide honean dela erranik izan da.  Ardi hazkuntzan ari diren etxalteen errebenioak nola hobetzen ahal diren aztertürik izan da asisetan, Hazkuntzaren Institutoko animatzaileekin. Orohar, haütatzen den hazkuntzaren moldeak eta küdeaketak eragin haundiago izaiten ahal düela etxaltearen bideragarritarzünean agertzen da, sos lagüntzek azkenik saihetseko ondorioa baizik ez düelarik ekartzen.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan