Laborantxa mündüko següritate sozialaren ordezkari berriak haütatürik izan dira. Departamentü hontan bozkazaleen kopürüa apaltü da düala bost urtekoak ikusirik, eta orotara aurten, bozkatzera deitürik zirenen % 45ak bozkatü dü. Haüteskunde hauetan sail ezberdinak baziren : laborariak, langileak eta enplegazaleak.
Laborarien sailean, 190 kaidera bazen hartzeko, eta berritarzün handirik gabe aitzineko ordezkari hanitxen kargüa arraberritürik izan da. Halakotsü izan da ere enplegazaleen sailean hartzekoak ziren 76 kaiderentako. Gü bereziki langileen sailari interesatü gira, CGT sindikateko xiberotar zonbait beitziren haütageien artean. Sindikatek zütüen zerrendak edo listak aurkezten, eta horra emaitzak departamentü mailan : CFDTk gehiengoa kausitü dü 76 kaiderekin, CFE-CGCrentako 60, CGT 18 eta UNSA 2 kaidera.
Entzün CGTko Alain Orduna, emaitzetaz :
Iragan urtean MSAko bi egitürek, Landesetakoak eta Pirineo-Atlantikoetakoak bat egin züen. Hortaz ere bere iritzia eman deigü :