Behi eznearen gorabeherak ez dira hüilanik ere ürrentürik. APLI alkarteak (Ezne ekoizle independenteen alkartea) berriz ere bere botza entzünarazi dü. Ezne ekoizleer eznearen erakunde berri baten (office du lait) sortzea proposatü deie, eta gehiengoa alte agertü da. Departamentü osoan %70k baiezko arrapostüa eman badü, orano haboro dira ipar Eüskal Herrian (%90). Hilabete hontan ere eznearen prezioa apala da, 280 eurotan beita tona. Canadako ekoizle zonbaitekin bildü da berriki APLI, eta hanko ibilmoldea eredü gisa aipatzen düe. Han, ezne tona 453 euroetan pagatürik zaie, eta kontsümitzailearengan ondoramen txarrik gabe, hebenko prezioa beno %13az apalagoan kausitzen beitü ezne pinta.
Entzün Carmen Errandonea, APLIko diharüzaina :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2727