Osagarri honean da Mendikoa laborantsa kooperatiba!
Hori da jakin iragan neskenegünean Izpuran iragan den biltzar nausitik ohartetxekitzen ahal dena.
2015ean kabale bazken saltzeak amiñi bat goratü dira eta saltegietako emaitzak ere bide beretik joan dira.
Kooperatibako ardüradünek erran deiküen bezala, saltegietako emaitzak honak izan dira partikülarzi Sohütako saltegiaren emaitzak zinez honak izan beidira.
Saltegia arrantolatürik izan zen, baratzegintako tresneriak ere marka berri batekin. Leküko ekoizpen freskoak ere hasi dira saltzen.
Mendikoak, Baiona, Hazparne eta Uztarritzeko SICANAM delakoaren saltegiak erosi züen.
Inbestizamentü mailan beti, Izpuran instalatüko den kabale bazken nahastekatzeko tresna berri bat erosiko dü ere.
Jean Claude Inxauspe kooperatifaren lehendakaria:
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1837